Jesusen Konpainia
Wikipedia(e)tik
Jesusen Konpainia edo Jesusen Lagundia Eliza Katolikoaren ordena erlijiosoa da, San Inazio Loiolakoak fundatua. 20.000 kide inguru ditu eta, hortaz, ordena jendetsuena da.
Josulagunak edo jesuitak Lagundiaren kideak dira. Josulagunek hiru boto arruntez gain (obedientzia, pobrezia eta kastitatea) Aita Santuari obedientzia zor diote.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1491eko abenduaren 24an Inazio Loiolakoa jaio zen Azpeitian.
- 1534ko abuztuaren 15ean Inazio Loiolakoak ordena fundatu zuen sei ikasleekin batera (Frantzisko Xabierkoa, Alfonso Salmerón, Diego Laínez, Nicolás Bobadilla, Peter Faber eta Simon Rodrigues).
- 1540ko irailaren 27an Paulo III Aita Santuak ordena baimendu zuen Regimini Militantis buldaren bidez.
- 1541ean Xabierko San Frantzisko Asiara iritsi zen lehenengo aldiz, Goara (India) zehazki.
- 1554an San Inaziok Lagundiaren "Konstituzioak" idatzi zuen, hierarkia zehaztuz.
- 1609an Latinoamerikako lehen "erredukzioa" ezarri zuten.
- 1759ko abenduaren 17an Pombalgo Markesak josulagunak egotzi zituen Portugaldik eta euren menpeko lurraldeetatik (Brasildik batik bat).
- 1767an Frantzia, Espainia eta orduko Sizilia eta Parmatik ere egotzi zituzten.
- 1773ko uztailean Klemente XIV Aita Santuak ordenaren indargabetzea sinatu zuen berebiziko presiopean.
- 1814an lehengoratu zuten ordena.
- 1981ean Cristianisme i Justícia izeneko ikasketa-zentroa sortu zuten Katalunian, Vaticano II-ren ildoarekin bat eginez.
- 1989ko azaroaren 16an San Salvadoren 6 jesuita hil zituzten (Ignacio Ellakuria, Ignacio Martin-Baro, Segundo Montes, Joaquin Lopez y Lopez, Juan Ramon Moreno eta Amado Lopez). Askapenaren teologia defendatzen zuten eta hilketak zio politikoak zituela ematen du.
- 2006an Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren 500. mendeurrena ospatu zuten.
[aldatu] Banaketa geografikoa
- Artikulu nagusia: Jesusen Lagundiaren banaketa geografikoa.
Jesulagunak munduan zehar probintzietan banatuta daude, 10 erregio handitan (AEB, Afrika, Ekialdeko Asia, Ekialdeko Europa, Erdialdeko Europa, Hego Asia, Hego Europa, Hego Latinoamerika, Ipar Latinoamerika eta Mendebaldeko Europa) eta 127 estatutan.
Erregioek ez dute beti bat egiten gaur egungo herrialde geografikoekin. Hego Euskal Herrikoa Loiolako probintzia da.
2004an 20.170 jesuita zeuden munduan, 300 Loiolako probintzian.
[aldatu] Jesuita ezagunak
- Inazio Loiolakoa (1491-1556): Lehen fundatzaile nagusia.
- Frantzisko Xabierkoa (1506-1552): Fundatzaile nagusietakoa.
- Pierre Favre (1506-1546): Fundatzaile nagusietakoa.
- Manoel de Nobrega (1517-1570): Recife, Salvador da Bahia, Rio de Janeiro eta Sao Paulo hirien fundatzaileetakoa.
- Jose de Anchieta (1534-1597): Rio de Janeiro eta Sao Paulo hirien fundatzaileetakoa.
- Jose de Acosta (1540-1600): Historialaria, "Historia natural y moral de las Indias" liburuaren egilea.
- Matteo Ricci (1552-1610): Txinan ibilitako misiolari nagusia.
- Pedro Claver (1580-1654): Amerikan esklabotasunaren aurka borrokatu zuena.
- Antonio Ruiz de Montoya (1584-1651): Guaraniera aztertu eta zabaldu zuen.
- Pierre Teilhard de Chardin (1881-1955): Paleontologoa, "Beijingeko gizakia" ikertu zuen.
- Karl Rahner (1904-1984): XX. mendeko teologorik nagusietakoa.
- Pedro Arrupe (1907-1991): 28. Nagusia (1965-1983).
- Walter J. Ong (1912-2003): Historialaria eta filosofoa.
- Peter Hans Kolvenbach (1928-): 29. Nagusia (1983tik).
- Ignacio Ellacuria (1930-1989): Askapenaren Teologiaren bultzatzaileetakoa, El Salvadoren eraildakoa.
- Anthony de Mello (1931-1987): Espiritualtasunari buruzko liburuen egilea.
- Jon Cortina (1934-2005): Askapenaren Teologiaren bultzatzaileetakoa.
- Gotzon Garate (1934-): Euskarazko idazlea eta hizkuntzalaria.
- Jon Sobrino (1938-): Askapenaren Teologiaren bultzatzaileetakoa.
- Ignacio Martin-Baro (1942-1989): Askapenaren Teologiaren bultzatzaileetakoa, El Salvadoren eraildakoa.
[aldatu] Lotutako erakundeak
[aldatu] Euskal Herrian
[aldatu] Munduan
- Universidad Centroamericana (UCA), San Salvador.