Frantzisko Xabierkoa
Wikipedia(e)tik
Frantzisko Xabierkoa, benetako izenez Frantzisko Jatsu Azpilikueta, (Xabier, 1506ko apirilaren 7 - Txina, 1552ko abenduaren 3) santu nafar euskalduna zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen Lagundia sortu zuena eta misiolari izandakoa India, Malaisia, Txina eta Japonian.
Nafarroako eta Euskal Herriko zaindaria da eta abenduaren 3an bere eguna ospatzen da.
[aldatu] Bizitza
Frantzisko Xabierko gazteluan jaio zen. Aita Jatsukoa zen eta Espainiak Nafarroa inbaditu zuenean Gaztelaren aurka borrokatu zen.
1525an, Parisera joan zen Sorbonako unibertsitatean ikasketak burutzera eta bertan ezagutu zuen bere lagun onena izan zen Inazio Loiolakoa herrikide azpeitiarra. Harekin batera Jesusen Lagundia sortu zuten, ordena erlijioso garratzitsu eta boteretsuena izango zena.
Inaziorekin Erromara joan zen Aita Santua ikustera eta Venezian apaiztu zen 1537an.
Ondoren, Lisboara joan eta misio bizitza hasi zuen. 1541 urtean Indiarantz itsasoratu zen eta zazpi urte igaro zituen inguruetako herrialdeak kristautzen: India hegoaldea, Zeilan, Malaka. 1549 urtean Japoniara iritsi eta bi urte igaro zituen.
Azken bidaian (1552), Txina kristautzeko asmoarekin Shangchuan uhartean gaixotu eta hil zen.
Azken hil aurreko hitzak euskaraz izan omen ziren.
[aldatu] Heriotza
1553 urtean Frantziskoren gorpua Goara (India) eraman eta bertan hobiratu zuten Bom Jésus basilikan. Beirazko hilkutxan sartua dago eta gorputza ustelgabea du, santutasun seinale.
1622an, Aita Santua zen Gregorio XVak santu bihurtu zuen.
[aldatu] Kanpo loturak
- Xabier 2006 5. mendeurrena