Jesusen Egiazko Eliza
Wikipedia(e)tik
Jesusen Egiazko Eliza denominatu gabeko (independiente) eliza bat da, Beijing (Txinan) izan zen ezarria 1917. urtean.
Gaur egun batzar honen presidente hautatua Yung-Ji Lin predikatzailea da. Gutxi gora-behera 1,5 milioi kide ditu 6 kontinentetan banatuta. Eliza XX. mendeko hasieran sortu zen kristautasuneko Pentekostal adarreko kimu bat da. Eliza hau pentekostal bakartasunaren teologiari ere erantsia dago.
[aldatu] Elizaren sinismen eta doktrina nagusiak
- "Jesukristo, hitza haragi egina, gurutzean hil zen pekatariak berrerosteko, hirugarren egunean berpiztu eta zerura igo zen. Bera da gizateriaren askatzaile bakarra, zeruen eta lurraren sortzailea eta benetako Jainko bakarra."
- "Biblia santua, itun zaharra eta itun berriaz osatua, Jainkoarengan inspiratua dago, idatzitako egia bakarra, eta kristau bizitza baterako estandarra da."
- "Salbazioa Jainkoaren graziak ematen du fedearen bitartez. Fededunek Espiritu Santuaz fido behar dira santutasuna lortzeko, Jainkoa ohoratzeko eta gizateria maitatzeko."
- "Jaunaren Bigarren Etorrera Azken egunean izango da, mundua epaitzeko zerutik jaitziko denean. Bidezkoek betiereko bizitza lortuko dute, baina erlijiogabekoek betiereko gaitzespena".