Sarajevo
Wikipedia(e)tik
Sarajevo 450.000 (1991) biztanlerekin, Bosnia-Herzegovinako hiriburu eta hiri garrantzitsuena da. Hiriko erdigunea itsasoaren altueratik 511 metrora dago kokatua, Sarajevo, Europako hiri altuenetako bat bihurtuz. Sarajevo, 1984ko neguko joko olinpikoetako egoitza izan zen. 1991 eta 1995. urteen artean izan zen gerran, Sarajevo suntsitua izan zen eta honen berreraiketa gerra amaitu bezain laster hasi zen.