Vatikano Hiria
Wikipedia(e)tik
|
|||||
Lema nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Inno e Marcia Pontificale | |||||
Hiriburua | Vatikano Hiria1 41°54′ N 12°27′ E |
||||
Hiri handiena | Vatikano Hiria | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Latina2 | ||||
Gobernua
Aita Santua
Estatu Idazkaria Gobernadorea |
Eklesiastikoa Benedikto XVI.a Angelo Sodano kardinala Edmund Szoka kardinala |
||||
Sorrera - Laterango Ituna |
1929ko otsailaren 11 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
0,44 km² (194.) 0 |
||||
Biztanleria - Estimaketa 2005 - Errolda - Dentsitatea |
921 (235.) 2.093 biztanle/km² (3.) |
||||
Dirua | Euroa3 (€) (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .va | ||||
Telefono aurrizkia | +379 |
||||
Gentilizioa | vatikanoar | ||||
1Vatikanoa hiri-estatu bat da 2erabilera ofizialetan bakarrik. De facto erabilitako hizkuntzak dira: italiera, alemana, ingelesa, gaztelania, frantsesa eta portugalera, arruntena italiera izanik. Suitzar Zaindarien hizkuntza alemana da. |
Vatikano Hiria munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Estatu-burua Aita Santua da. 1.000 biztanlerekin, munduan jende gutxien duen estatua da. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dago kokaturik, hortaz kostagabea da.
Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez Sancta Sedes) eta bertan kokatzen dira Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria.
[aldatu] Geografia
Vatikano hiria Erroma barnean dagoen lurralde txiki bat da. Hiriaren mendebaldean dago kokatuta, Tiber ibaiaren eskuinaldean eta 4km-ko mugak ditu.
- San Petri Vatikanokoa da eraikinik aipagarriena, Bramante, Michelangelo eta Maderno arkitektoek eraikia.
Erroman bertan, Vatikanoko lurretatik kanpo, baina haren subirautza pean (enbaxaden antzera) beste hiru basilika ditu:
- San Joan Laterangoa
- San Paulo Harresiz Kanpokoa
- Santa Maria Nagusia
Erromatik kanpo ere Castelgandolfo jauregia du aipagarri.