Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Gurutzadak - Wikipedia

Gurutzadak

Wikipedia(e)tik

 Bostgarren gurutzadako zaldunak Damiettako gotorlekura heltzen
Bostgarren gurutzadako zaldunak Damiettako gotorlekura heltzen

Gurutzadak XI. eta XIII mendeen artean Aita Santuak deitutako kanpaina militar batzu izan ziren, musulmanei Lurralde Santua kentzea helburu zutenak.

Funtsean, noble feudalen hedatze nahiek, Asiako merkataritzaren kontrolak eta Aita Santuak ekialdeko elizekiko nahi zuen nagusitasunak bultzatu zituzten.


Eduki-taula

[aldatu] Aurrekoak

Europako eta Ekialde Hurbilko historiak horrelako nondik norakoak hartzeko zituen arrazoiak ulertzeko, gurutzaden fenomenoaren aurreko urteetara begiratu behar dugu eta orduan munduan zer gertatzen zen ikusi.

1000. urtearen inguruan, Konstantinopla zen munduko hiririk aberatsena eta boteretsuena. Hiriaren kokapen estrategikoa, bere defentsa errazten zuena eta merkatal bideen erdi erdian, gobernua zentralizatu batek eta armada profesionalak, Bizantziar Inperioaa parekorik gabeko nazio egiten zuten mundu mailan. Basilio II enperadorearen ekintzei esker, bere mugen hurbilen zeuden etsaiak garaituak eta xurgatuak izan ziren.

Selyizidar dinastia bere zabalera nagusienean
Handitu
Selyizidar dinastia bere zabalera nagusienean

Basilioren heriotzaren ondoren errege exkasagoak eseri ziren bizantziar tronuan, erdialdeko Asiatik arrisku berri bat agertzearekin batera. Turkiarrak ziren, denborarekin Islamaren fededun bihurtu ziren tribu nomadak. Tribu hauetako batek, selyuzidak (Selyuk buruzagi mitikoagatik horrela deituak), Konstantinopla "fedegabearen" aurka jo zuen. 1071eko Manzikerteko guduan, turkiarrek armada inperialaren zati nagusia suntsitu zuten eta ko-enperadoreetako bat bahitu. Hondamen honen ondoren, bizantziarrek gaur egungo Turkiaren lur eremuak selyuzidei eman behar izan zizkien. Orain musulman tropak zeuden Konstantinoplatik kilometro gutxira.

Bestalde, turkiarrak hegoaldera bideratu ziren, Siria eta Palestinara. 1070ean, Jerusalem hiri santua konkistatu zuten.

Gertaera hauek bai mendebaldeko bati ekialdeko Europarentzat kolpe latza izan ziren. Turkiarrek mundu kristaua irenstearen beldur ziren, gainera turkiarrek Jerusalemera joaten ziren erromesei egindako torturen zurrumurruak zabaltzen hasi ziren. 1081ean, bizantziar tronua general iaio batek hartu zuen, Alejo Komneno, turkiarrei aurre egitea erabaki zuena. Baina segituan konturatu zen ezin zuela lan hau bakarrik egin eta mendebaldearekin loturak sendotzen hasi zen (kristautasunaren ekialdeko eta mendebaldeko adarrek 1054ean moztu zituzten harremanak). Alejok mendebaldeko armada merzenario bat nahi zuen, armada inperialarekin batera turkiarrak erdialdeko Asiara itzularazi zitzakeena.

Alejok Urbano II Aita Santuari mezulariak bidali zizkion, honek armada erreklutatzen lagun ziezaion. 1095ean Urbanok kontzilio bat deitu zuen enperadorearen proposamena aztertzeko, baina bertaratuen arteko liskarregatik, Konstaninoplaren eskaera baztertuta geratu zen. Alejok itxaron beharko zuen.

[aldatu] Lehen gurutzada

Judutarren sarraskia lehen gurutzadan
Handitu
Judutarren sarraskia lehen gurutzadan
  • Gregorio VII Aita Santuaren ideia izan zen herrialde kristauen batasuna Islamari aurka egiteko.
  • Urbano II izan zen praktikan jarri zuena. 1096eko Klermonteko kontzilioan, Jainkoak nahi du! ohiarekin lehen gurutzada (1096-1099) deitu zuen.

Urbano IIren deiak, jende xumea jarri zuen martxan lehenik, "Behartxuen gurutzada" delakoa osatuz. Modu traketsean ekialdera abiatu ziren, judutarren sarraski ugari eraginez bidean. Arduragabe turkiar lurraldean barneratu ziren, non arazorik gabe suntsituak izan ziren.

"Printzipeen gurutzada" delako antolatuagoa izan zen, Frantzia, Herbeereak eta Siziliako erreinu normandiarreko tropez osatua eta Bouilloneko Godofredo, Tolosako Raimundo eta Tarentoko Bohemundo bezalako erdi mailako nobleek agindua. Konstantinoplako beraien egonaldian, turkiarrek okupatutako lurralde oro Bizantziar Inperioari itzultzea zin egin zuten.

 Jerusalemen konkista, lehen gurutzadan
Handitu
Jerusalemen konkista, lehen gurutzadan

Bizantziotik Siriara zuzendu ziren, turkiarren lurrak zeharkatuz eta hainbat garaipen lortuz. Sirian, Antiokia konkistatu zuten eta, bizantziarrei itzuli beharrean, Bohemundok berarentzako hartu zuen.

Antiokiatik Jerusalemera zuzendu ziren, zeina sitiatu eta 1099ko uztailaren 15ean indarrez hartu zuten. Gurutzatuek sekulako sarraskia egin zuten, ez zuten ez judutar ez musulmanik errespetatu, ezta emakume edo haurrik ere.

Garaipen honek amaitu zen lehen gurutzada. Zaldun ugari etxera itzuli ziren, baina beste asko bertan geratu ziren, konkistatu berri zituzten lurretan agintzen. Jerusalemeko Erreinuaz eta Antiokiako Printzerriaz gain, Edesako konterria eta Tripoli sortu ziren.

Garaipen honek animatuta, beste gurutzada bat sortu zen 1101ean, baina azken hau turkiarrek deuseztu zuten Anatolian. Hondamen honek gurutzadaren espiritua itzali zuen 50 urtetan zehar.

[aldatu] Bigarren gurutzada

Gurutzatu baten itzulera etxera
Handitu
Gurutzatu baten itzulera etxera

Estatu musulmanen banaketari esker, Ekialde Hurbileko estatu kristauek bizirautea lortu zuten. Segituan integratu ziren bertako aliantza aldakorren sistemara, askotan estatu kristau bat estatu musulman baten lagun izan zitekeelarik, eta beste estatu kristau baten etsai.

Hala ere, kristauen artean gurutzadaren espiritua itzaltzen hari zen bezala, musulmanen artean Jihadarena indartzen joan zen, batez ere herri xumearen artean. Hainbat agintarik probetxu atera zion sentimendu honi, estatu musulmanen batasuna lortu eta erreinu kristauen aurka jotzeko.

Buruzagi hauetako bat izan zen Zengi, Mosul eta Alepoko gobernadorea, 1144ean Edesako estatu kristaua konkistatu zuena. Galera honen erantzun bezala, Aita Santuak Bigarren gurutzada deitu zuen 1146ean.

Lehenengoan ez bezala, gurutzada honetan hainbat errege kristauek hartu zuten parte, Frantziako Luis VIIk eta Konrado III germaniar enperadorea buru zituztelarik. Frantziarren eta alemaniarren arteko ezadostasunak etengabeak izan ziren expedizio osoan zehar.

Lurralde Santura heltzean, Edesa ez zela helburu garrantzitsua erabaki zuten eta Jerusalemera joan ziren. Hemen, Jerusalemeko erregearen etsaia zen Nur al-Din eraso beharrean (Zengiren semea), Damasko eraso zuten, Jerusalemen aliatu zena.

Expedizioak porrot egin zuen, astebeteko sitioaren ondoren, gurutzatuak erretiratu eta beraien herrietara bueltatu ziren. Zentzugabeko eraso honen erruz, Damasko Nur al-Dinen esku erori zen, pixkanaka estatu kristauak inguratzen hari zena.

Geroageo, Jerusalemek Egipto erasotzean, Nur al-Dinek eraso zion, erreinuaren amaiera eta hirugarren gurutzada ekarriko zuena.

[aldatu] Hirugarren gurutzada

Jerusalemeko Erreinuak Egipton esku sartu nahiean hari zela eta, Nur al-Din sultanak Saladin laguntzailea bidali zuen egoeraren kargu egitera. Berehala Saladino Egipto osoko jaun eta jabe egin zen, nahiz eta Nur al-Din hil zen arte bere agintea errespetatu zuen. Hau hiltzean, Saladinek Egipto eta Siriako sultan izendatu zuen bere burua.

Saladin gizon jakintsua zen eta Nur al-Din bezala, musulman fededuna eta gurutzatuak kanporatzearen aldekoa. Alderdi musulmanen batasuna lortu zuen eta Egiptotik Siriarainoko kontrol politiko eta militarra. Jerusalemeko Erreinuari, lepradun errege batekin eta Saladinok inguratuta, ez zitzaion denbora asko geratzen.

Handitu

Jerusalemeko erreinuaren amaiera Châtilloneko Reinaldok eragin zuen. Bere hitza errespetatu gabe jokatzen zuen zaldun honek karabanak eta Mekara zoazen erromesak erasotzen zituen. Saladinen arreba zijoan karabana bat erasotzean, honek bere eskuekin hilko zuela zin egin zuen.

Gerra iada hasia, gurutzatuen gudarostea, tenplarioekin batera, Saladinen aurka borrokatu ziren Hattineko Adarretan, 1187an. Armada kristaua suntsitua izan zen, erreinua babesgabe utziz. Saladinek Châtilloneko Reinaldo esan zuen bezala hil egin zuen. Beste hainbat gudari exekutatuak izan ziren arren, asko preso hartu eta gerora askatu zituzten.

Saladin orduan erreinuaren zati gehiena okupatu zuen, konstaldeko hiriak ezik, eta urte horretan bertan Jerusalem konkistatu zuen, 1099koarekin konparatuta ia odol isurketarik gabe izan zena. Jerusalemeko Erreinua desagertu egin zen.

Jerusalemen galerak Europa asaldatu zuen eta Gregorio VIII Aita Santuak gurutzada berri bat deitu zuen. Honetan errege kristau garrantzitsuenak hartu zuten parte: Ingalaterrako Rikardo I (Lehoi Bihotz), Frantziako Felipe II eta Federiko I Bizargorri enperadorea. Azken hau talde indartsuenaren buru zen, baina Siriara heltzean, enperadorea ibai batean itota hil zen, bere gudarostea sakabanatuz. Zati txiki bat soilik heldu zen Palestinara.

Ingeles eta frantziar armadak itsasoz heldu ziren. Akreko hiriaren konkista izan zen beraien garaipen bakarra. Garaipen honen ondoren, Rikardok milaka presoen sarraskia egin zuen.

Felipe II kezkatuta zegon bere herrialdeko arazoegatik eta Rikardorekin zuen lehiakortasunagatik, Frantziara itzuli zen. Rikardo, orain gurutzadaren buru bakarra, Jerusalemera heldu zen, baina zuen gudaroste ahulduak ezingo zuelakoan sitioa jasan, eraso beharrean Saladinekin akordio bat sinatu zuen, erromesei Palestinatira sartzeko baimena ematen ziena.

Saladin 6 hilabete geroageo hil zen. Rikardo 1199ean hil zen gezi batez, Europara itzultzen hari zela. Horrela amaitu zen hirugarren gurutzada, bi alderdientzako porrotarekin. Palestinan kristauek kontrolatzen zuten kostaldeko eremu txikia galtzea denbora kontua zen. Hala ere, beste mende bat eutsi zioten.

[aldatu] Laugarren gurutzada

Sinatu zen akordioari eta Saladinoren heriotzari esker, urte batzu bakean igaro ziren. Ordurako, kostaldeko gurutzatuen estatuak merkatal kolonia italiarrak soilik ziren. Inozentzio III Aita Santuak gurutzada berri bat deitzea erabaki zuen estatu kristau hauen egoera hobetzeko. Gurutzada honetan ezingo lukete erregeek parte hartu eta Egiptoren aurka joan beharko luke.

Gudaroste gurutzatua Venezian bildu zen, bidea itsasoz egiteko asmoz. Bertan, Enriko Dandolo dogoa expedizioaren buru zen Montferratoko Bonifazio eta Alejo IV Angelo usurpatzaile bizantziarrarekin aliatu zen, gurutzadaren helburua aldatu eta Konstantinopla erasotzeko, hirurek garaiko enperadore zen Alejo III Angelo bota nahi baitzuten.

1203an Bizantzio eraso eta Alejo IV enperadore bezala jartzea lortu zuten. Liskar asko sortu ziren honegatik, 1204ean gurutzatuek hiria konkistatzea eragin zuena. Erasoa izugarria izan zen. Gurutzatuek milaka kristau hil zituzte, emakumeak eta haurrak barne. Elizak eta jauregiak lapurtu eta txikitu zituzten, hiriko artelan guztiak ostuz. Gertaera hauekin amaitu zen Bizantziar Inperioa, beste hainbat estatutan banatu zena.

Laugarren gurutzada honek Palestinak estatu kristauentzat kolpe bikoitza izan zen. Batetik ez zuten espero zuten laguntza jaso eta bestetik, Konstantinoplan zaldunentzako erakarpen polo bat sortzean, Lurralde Santuetan zeuden asko bertara joatea ekarri zuen.

[aldatu] Beste gurutzadak

Laugarrenaren porrotarekin, gurutzadaren espiritua ia erabat itzali zen, errege eta Aita Santu batzu berpizten saiatu ziren arren. Palestinako estatu kristauek 1291 arte iraun ahal izan zuten, mongoliarrek Ekialde Hurbila inbaditu bait zuten, musulmanen arreta osoa bereganatuz.

Momentu batean, gurutzatuen xalotasun faltari egotzi zitzaion hainbeste porroten errua, eta Jerusalmen bihotz garbiek bakarrik konkista zezakeenaren sinismena zabaldu zen. 1212an, hamabi urtetako predikatzaile batek haurren gurutzada delakoa antolatu zuen, non milaka haurrek Frantzia igaro zuten eta Palestinara joateko itsasontziratu ziren. Engainatuak izan ziren ordea eta ia denak esklabu bezala salduak izan ziren.

Bostgarren gurutzada Inozentzio IIIak antolatu zuen, Egipto konkistatzeko asmoarekin. Lehen garaipen batzuren ostean, El Kairo erasotzen saiatu ziren, porrot eginez eta ordurarte irabazitako guztia galduz.

Seigarren gurutzadan, 1228, Federiko II Hohenstaufen enperadoreak Jerusalem, Betleem eta Nazaret lortu ahal izan zituen akordio bati esker.

1244ean Jerusalem berriro erori zen (oraingoan betirako) eta honek Frantziako Luis IXek zazpigarrena deituaraztea ekarri zuen. Porrot egin zuten eta erregea, bere armadarekin batera, Egipton espetxeratu zuten.

Frantziara itzulirik, errege berak VIII. gurutzada hasi zuen (1270), Tunezen aurka, nahiz eta benetako helburua merkatari tunisiarrekiko lehikortasuna zen. Izurriak Luis erregea eta bere armadaren zati gehiena hil zituen.

Aita Santu batzu gurutzada berriak deitzen saiatu ziren arren, ez ziren gehiago antolatu eta 1291ean, gurutzatuak Palestinako azken jabegoetatik atera ziren. Orokorrean begiratuta, 1099ko lehen gurutzadako Jerusalemen konkista bakarrik izan zen garrantzizko garaipen bakarra, nahiz eta horretarako milaka pertsona errugabe hil ziren.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com