Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Euskal Herriko geografia fisikoa - Wikipedia

Euskal Herriko geografia fisikoa

Wikipedia(e)tik


Euskal Herriko geografia fisikoa oso aldakorra da, nahiz eta hedaduraz txikia den herrialde bat izan. Kostaldeko paisaia malkartsutik Bardeetako basamorturaino hedatzen da Euskal Herria eta bide horretan lautadak, mendilerroak eta bailara ugari ditu.

[aldatu] Kostaldea

Plentzian Butroe ibaia itsasoratzen da. Inguruak oso labartsuak dira, baina Butroek laugune bat sortzen du Plentzia eta Gorliz artean
Handitu
Plentzian Butroe ibaia itsasoratzen da. Inguruak oso labartsuak dira, baina Butroek laugune bat sortzen du Plentzia eta Gorliz artean
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko kostaldea

Bizkaiko Golkoan, Euskal Herriak mutur batetik bestera 225 kilometrotako kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Bizkaia da kostalde luzeena duen euskal herrialdea: 108 kilometro ditu, eta 35 hondartza. Gipuzkoak 84 kilometroko kostaldea du, eta 28 hondartza, eta Lapurdik, 33 kilometrotako kostaldea eta 41 hondartza. Lapurdi da, beraz, kostalde laburrena izan arren, hondartza gehien duen herrialdea.

Euskal Herriko kostak hiru alde ezberdin ditu, ia-ia modu zuzenan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugekin bat egiten dutenak. Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai.

Gipuzkoako kostak gorabehera handiagoak ditu eta orokorrean hegiak handiagoak dira. Hondartza txikiagoak eta harritsuagoak daude Bizkaiko mugatik Zumaiararte eta hortik aurrera geroz eta luzeagoak diren hondartzak. Ibai ezberdinen itsasoratzetan estuario txikiak sortzen dira (Oria), eta beste batzuetan itsasadarrak (Urumea, Bidasoa).

Lapurdiko kostaldea, ordea, askoz lauagoa da. Hondartza geroz eta luzeagoak daude eta hegiak altuera txikikoak dira. Bidasoa eta Atturri ibaiek bere urak bertan isurtzen dituzte.


[aldatu] Mendiak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko mendiak

Ailuitz mendia, Bizkaian
Handitu
Ailuitz mendia, Bizkaian

Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harriak granitoz osatuak daude.

Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, altuena Hiru Errege Mahaia delarik. Mendilerro hau itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.

Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño bezalako mendiloerroak dira Kantauriar mendiloerroaren parte.

Bi mendilerro garrantzitsu hauen artean Euskal mendiak daude. Hauek ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, Urbasa, Andia, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunte edo Aizkorri dira hauen adibide.

[aldatu] Ibaiak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko ibaiak

Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Ibai handi guztien antzera, beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte beren urak besteak beste, Zadorra, Baia, Ega eta Aragoi ibaiek. Azken hau da, Aragoi ibaia alegia, euskal lurretan zehar ibilbide luzeena egiten duena, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.

Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta uremari handiena duena. Tourmalet inguruan jaiotzen denetik Baionan itsasoratu arte, 335 kilometro inguru zeharkatzen ditu, azken 30ak euskal lurretatik. Bide luze horretan, Pirinioetan jaiotako hainbat ibai eta errekaren emaria jasotzen du (Biduze, Errobi, Aran ibaia...). Aturrik bezala, beste euskal ibai askok ere Bizkaiko Golkoan isurtzen dituzte euren urak: Nerbioik, Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak... Nerbioi ibaia da, hain zuzen ere, Bizkaiko Golkoan ura isurtzen duten ibaien artean Euskal Herriko lurraldeetan ibilbiderik luzeena egiten duena (75 km).

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com