Carl von Linne
Wikipedia(e)tik
Carl von Linné (Södra, Suedia, 1707ko maiatzaren 23a - Uppsala, 1778ko urtarrilaren 10a) zientzialari eta naturalista sueziar bat izan zen, gaur egungo taxonomiaren oinarriak jarri zituena. Ekologiaren aintzindarietako batetaz jotzen da.
Berak egindako klasifikazioaren funtsezko printzioak taxonomia zientifikoaren oinarrian daude.
Nomina si nescis, perit et cognitio rerum.
(Gauzen izena ez badakizu, beraietaz dakizuna ere desagertzen da) |
||
Carl von Linné 1755an. |
Linneo kreazionista zen. Bere arabera, animaliak eta begetalak Jainkoak sortua izan ziren Genesisak kontatzen duenaren arabera eta ordundik ez dute aldaketarik izan.
Bere lanik garrantzitsuena Systema Naturae da (1735), argitalpen asko izan zituena. Argitalpen bakoitzean, Linneok sistema hobetu eta osotzen du. Hamargarren ediziotik (1758) aurrera, bi izeneko nomenklatura (izen zientifikoa) sistema erabiltzen du erabat. Talde batzu zehatz definitzen ditu, ugaztunen eta hegaztien klaseak bezala. Horretarako Albertus Seba, Ulisse Aldrovandi, Mark Catesby, John Jonston eta beste jakintsuek deskribatutako animaliez baliatzen da batzuetan, baina gehienbat berak aztertutako animaliak deskribitzen ditu.