Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Alexandriako Hipatia - Wikipedia

Alexandriako Hipatia

Wikipedia(e)tik

Hipatia Charles William Mitchellen arabera (1885)
Handitu
Hipatia Charles William Mitchellen arabera (1885)

Hipatia (edo Hypatia) Alexandrian (Egipto)n jaio zen 370 urtean eta hiri berean hil zen 415n. Emakumezko zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta maixua izan ze, bere jakinduria eta ikasketekin Matematikaren eta Astronomiaren garapenean lagundu zuena.


[aldatu] Alexandria IV. mendean

IV, mendean Aintzinako Egipto Erromaren probintzia bat zen soilik eta horrela jarraituko zuen VII. mendean arabiarrak heldu arte. 312 urtean, Konstantino I.a Handia enperadorea kristautasunera aldatu zen, hurrengo urtean gurtze askatasuna onartu zuelarik. 330ean, Konstantinok inperioko hiriburua Bizantziora aldatu zuen, Konstantinopla izenez ezaguna izango zena hortik aurrera. IV. mendearen amaieran Erroma bi zatitan banatzen da: Mendebaldeko Inperioa eta Ekialdeko Inperioa. Egipto Mendebaldekora atsiki zen, urte hauetan bere aintzinako historiaren gainbera bizitzen hari zelarik. Kristautasuna ere heldu zen Egiptora, gurtza desberdinen artean liskar ugari gertatu zirelarik. Eliza kristauak inperioarekiko independentzia aldarrikatzen du eta IV. mendeko enperadoreak autokratatzat zeukaten bere burua, lege guztien gainetik. Alexandrian bizi zen Teofilo apezpikua, Antiokiako Jon Krisostomoren etsaia. Alexandria eta Konstantinoplaren arteko lehia ere kontutan hartu beharr dago, mundu kristaueko Elizei asko eragin baitzien. Orduan agertu zen Kopto hizkuntza, egipziar demotikoaren eta grekoaren arteko nahasketa.

Egoera honetan etorri zen mundura Alexandriako Hipatia, ikasketak eta zientziaren eta jakinduriaren balioa ahaztuta bakarrik ez, Teofilo eta Zirilo arpezpikuak bezala pertsonaiek jazartuta zegoen aro batean.

[aldatu] Emakume bat zientzian

Hipatia Alexandrian jaio zen IV. mendearen erdialdera. Aita, Alexandriako Teon matematiko eta astronomo ospetsu bat zen, bere garaikideek maite eta errespetatzen zutena eta bertako liburutegian lan egiten zuena, k.a. 48 urteko sutean desagertu zen Alexandriako Liburutegi mitikoaren ordez eraiki zena. Teon ez zen konforme bere jakindura berarentzat eta bere ikasleentzat soilik gordetzen, eta bere alabari erakutsi zizkion, gauza harrigarria IV. mendean. Hipatia, jakinduria orori irekia, giro akademiko eta kulturdunean hezi zen. Historialari batzuen arabera, alaba aitari gaiendu zitzaion eta Teonen idazki asko benetan Hipatiarenak direla uste da.

Erlijio ezberdinen historia, oratoria, filosofia eta irakaskuntzaren printzipioei buruz ere ikasi zuen. Atenas eta Erromara bidaiatu zuen, betiere ikasteko eta irakasteko grinarekin. Hipatiaren etxea bere famak erakarritako mundu osoko ikasleak batzen zituen egoitza bihurtu zen. Bere ikasleetako batzuei esker, Zireneko Sinesio eta Hesikio Hebreetarra, bere idazkiei buruzko informazio asko iritsi zaigu, liburu originalak galdu ziren arren. Epaileak berarekin kontsulatzen omen zuten sarri, politikan eragin handia zuen eta mekanika eta teknologiarekin ere interes handia zuen. Badakigu ura iragazteko makina bat, likidoen dentsitatea neurtzeko hidrometro bat eta uraren maila neurtzeko aparailu bat asmatu zituela.

Hipatia jentila zen ordea eta garai latzak pasa behar izan zituen. Gero eta kristauagoa zen hiri hartan bizitzea oso harriskutsua egitera heldu zitzaion. Bera bezalako filosofo neoplatonikoak ere jazartuak iza n ziren. Asko kristau egin ziren arren, eta beldurrari eta lagunen aholkuei kasu egin gabe, Hipatiak ez zuen men egin. Hipatia sorgin arriskutsu bihurtu zen askorentzat.

[aldatu] Hipatiaren heriotza

412an, Alexandriako Zirilo apezpikua patriarka izendatu zuten, Alexandria, Konstantinopla eta Jerusalemen Erromako Aita Santuaren adinako maila zuen kargua. Zirilok, gerora santu izendatuko zutena, paganismoaren aurka gogor egin zuen katoliko porrokatua zen. Frogarik ez dagoen arre, historialariek Zirilo izan zela uste dute Hipatiaren heriotzaren erantzule nagusia.

Zirilok, bere senean emakume hau miresten zuen arre, ez zuen ametitu emakume bat zientzian jardutea, gainera gehiengoarentzat hain arraroa zen zientzia batean, eta horregatik bere haurkako gorroto eta fanatismo giro bat eragin zuen, sorgina eta jentila deituz. 415 urteko martxoan, Nikioko Jon izeneko VII. mendeko apezpiku baten idazkien arabera, Hipatia fraide fanatiko batzuk erail zuten. Jipoitu, biluztu eta hiri osoan zehar arrastaka eraman zuten tenplu batera, han azala eta gorputza ebaki zizkioten maskor zorroztuekin hil zen arte; gero gorputza zatikatu eta Zinaron izeneko leku batean erre zuten, horrela, beraien ustez, herexiarekin amaituz.

Hilketa honen ikerketa martxan jarri zen arren, "lekuko faltak" eta Ziriloren trabek bertan behera bota arazi zuten. Hipatiaren heriotzarekin Platonen pentsamenduaren amaiera etorri zen, ez Alexandrian bakarrik, baizik eta Inperio osoan. Zientziekiko interesak gainbehera egin zuen eta Historia aro ilun batean sartu zen. Bizantzion mantendu ahal izan zuen eta denbora batera mundu musulmanean pizkunde bat izan zuen.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com