Adam Smith
Wikipedia(e)tik
Adam Smith (1723-1790) ekonomialari eta filosofo eskoziarra. Ekonomiaren aita bezala ezagutzen da, bere Inquiry into the Nature and Causes of the Wealth of Nations liburu sonatuarengatik (1776 . urtean argitaratua). Lan honek ekonomia disziplina akademiko moduan garatu ahal izateko oinarriak jarri zituen, eta aldi berean merkatu librean oinarrituriko ekonomia libre baten aldeko aldarrikapen sutsua izan zen. Honela, ideologia liberalaren diskurso ekonomikoari funtsezko ekarpenak egin zizkion, gure garaian ere gaurkotasuna izaten jarraitzen dutenak.