Le Corbusier
Wikipedia(e)tik
![Unité d'Habitation bizitzeko makina, Marseilla](../../../upload/shared/thumb/6/6b/Unite_d%27Habitation_%28Rightee_2%29.jpg/300px-Unite_d%27Habitation_%28Rightee_2%29.jpg)
Le Corbusier, berezko izenez Charles Edouard Jeanneret, (1887 Urriaren 6 – 1965 Abuztuaren 27) arkitekto, urbanista, arkitekturaren teoriko eta margolari suitzar-frantziarra zen. Ezaguna egin zen Nazioarteko Estiloa edo Mugimendu Modernoaren sortzaileetako bat izan zelako, Ludwig Mies van der Rohe, Walter Gropius eta Theo van Doesburg arkitektoekin batera.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
La Chaux-de-Fonds herrian jaio zen, Suitza frankofonoan. Aitak erloju kutxak lakatzen zituen jaioterrian eta amak musika eta piano eskolak ematen zituen. 1900ean Le Corbusier irarlan ikasketak hasi zituen La Chaux-de-Fonds-eko arte eskolan. Bertako irakasle batek margolaritza eta, gero, arkitektura ikas zezan bultzatu zuen. 1905ean bere lehen eraikina proiektatu zuen, arte eskolako kide batentzako etxe familiabakarra. Hurrengo hamar urteetan hainbat eraikin egin zituen, baina gero garatuko zuen ideologia berekoak ez zirenez, ez zituen bere lanen artean kokatu.
29 urtekin Parisera joan zen “Le Corbusier” ezizena hartuz (amaren abizena zena). Han 15 hilabetez lan egin zuen Auguste Perret arkitektoaren agentzian, hormigoi armatuaren lehen bultzatzailea zena. Alemaniara egin zuen bidaian arkitektura ikasketak sakontzeko, Ludwig Mies van der Rohe eta Walter Gropius arkitektoak ezagutu zituen. 1911 urte osoa bidaia luzeak egin zituen, Viena, Errumania eta batez ere Mediterraneo inguruko herrialdeak, Turkia, Grezia eta Italia, hango herri arkitektura zuriak oso markatu zutelarik.
[aldatu] Lan garrantzitsuenak
- 1922 : Ozenfant lantegi-etxea, Paris
- 1924 : Villas La Roche-Jeanneret, Paris
- 1929 - 1931 : Villa Savoye, Poissy, Yvelines (Paris inguruan)
- 1934 Armée du Salut eraikina, Paris
- 1946 - 1952 : Marseillako Unité d'Habitation eraikina, Marseilla (Frantzia)
- 1948 - 1951 : Claude & Duval fabrika, Saint-Dié-des-Vosges, Vosges , Frantzia (industria eraikin bakarra)
- 1949-1955 : Kurutxeta Etxea (Casa Curutchet), La Plata, Argentina
- 1950 : Notre Dame du Haut baseliza, Ronchamp, Saône Garaia, Frantzia
- 1953 - 1955 : Rezé-ko unité d'habitation eraikina, Rezé, Loira Atlantikoa (Frantzia) (azgazkiak)
- 1952-1959 : Hirigintza plana eta eraikinak Chandigarh-en, India
- 1959 : La Tourette komentua, Éveux, Rodano, Frantzia (web gunea)
- 1960 : Unité d'Habitation, Briey, Meurthe-eta-Mosela, Frantzia
- 1964 : Unité d'Habitation, Firminy-Vert (Frantzia)
- 1966 : Estadioa, Firminy-Vert
- 1965 : Kultura Etxea, Firminy-Vert (oraingo izen ofiziala : Espace Le Corbusier)
- 1969 : Saint-Pierre eliza, Firminy-Vert (amaitu gabe)
[aldatu] Beste lan batzuk
- Planeix etxea, Paris
- Frugès auzo modernoa, Pessac (Bordele ondoan)
- Villa Cook, Boulogne (Paris inguruan)
- Villa Savoye, Poissy (Paris inguruan)
- Nestlé pabilioia, 1927ko Parisko Feria
- Errazuriz etxea (eraiki gabe)
- Beistegi apartamentuak, Paris
- Suitzako Pabilioia, Cité Universitaire (Paris)
- Clarté eraikina, Geneva (Suitza)
- Hezkuntza Nazionaleko ministerioa, Rio de Janeiro (Oscar Niemeyer eta Lucio Costa arkitektoekin)
- Hainbat eraikin (villak bate zere), Ahmedabad (India)
- Brasilgo Etxea, Cité Universitaire, Paris (Lucio Costa arkitektoarekin)
- Carpenter Ikusmen Arte Zentroa, Harvard (AEB)
- Gizakiaren Etxea (Le Corbusier zentroa), Zurich (Suitza)
[aldatu] Idazki garrantzitsuenak
- 1923 Vers une architecture (Arkitektura baterantz)
- 1924 Urbanisme (Hirigintza)
- 1935 La ville radieuse
- 1937 Quand les cathédrales étaient blanches (Katedralak zuriak zirenean)
- 1934 La Charte d'Athènes (Atenasko Karta, argitaratzeko egokitua)
- 1945 Les trois établissements humains (Hiru giza ezarpenak)
- 1950 Le modulor
- 1955 Le Modulor II La parole est aux usagers (Hitza erabiltzaileena da)
- 1956 Les plans de Paris : 1956 - 1922 (Parisko planak, Voisin plana barne)