Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Georg Wilhelm Friedrich Hegel - Wikipedia

Georg Wilhelm Friedrich Hegel

Wikipedia(e)tik

Georg Hegel filosofoaren portreta
Handitu
Georg Hegel filosofoaren portreta

Georg Wilhelm Friedrich Hegel (Stuttgart, 1770ko abuztuaren 27 - 1831ko azaroaren 14) filosofo alemaniarra zen.

Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan filosofo izango zen Friedrich Schellingen laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izango zuen hemeretzigarren mendeko alemananiar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.


Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

1770ko Abuztuaren 27an Stutgart-en jaio zen Hegel. Umetatik literatura, egunkariak, filosofi saiakerak eta edozein motatako idatziak irakurtzeko irrika izan zuen, ziurrenik bere ez ohiko ama progresistak bere garapen intelektuala bultzatu zuen hezkuntza eman baitzion. Erdi klaseko familia edukitsu batean jaio zen, bere aita Württemberg-eko goberno administratiboaren funtzionario baitzen. Hegel ume gaixoti bat izan zen, sei urte zituelarik baztangaz hiltzeko zorian egon zen, honek bere arreba Christiane-ri gehiago lotu zuelarik.

Württemberg-ko seminario protestastean egin zituen bere ikasketak, bere lagunen artean filosofo izango zenaren Friedrich Schelling eta Friedrich Hölderlin poetak aurki ditzakegularik. Bertan jaso zuten hezkuntza gogorrak berain harremana estutu zuen, bakoitzak besteengan izan zuen eragina areagotuz. Frantziako Iraultza jakiminez jarraitu zuten eta Immanuel Kanten idealismo filosofikoaren aurkako kritikan murgildu ziren. Zehazki, Hölderlin eta Schelling izan ziren Kanten filosofiaren eztabaidan murgildu zirenak, Hegel interesa herriko filosofian porrot egingo zuten saiakeretan lanean hasi zenean piztu zen. Popularphilosophen edo herri-filosofoak, ilustrazioaren ideiak bultzatzeko eguneroko bizitzari buruzko eztabaida proposatzen zuen, gehiengoak Locke edo Reid bezalako pentsalari ingeles eta eskoziarren eragina jaso zutelarik. Hegelek Kanten filosofia kritikoa herri-filosofiaren modura osatu nahi zuen, Tübingen-en Hölderlin eta Schelling jarraitzen zituzten eztabaida teorikoak eszeptizismoz ikusten baitzituen. Kanten sistemaren zailtasunak praktikan jarri baino lehenago konpondu behar zirela ez zuen onartu 1880 arte.

Jena-ko unibertsatean privadozent (soldatarik gabeko unibertsateko irakasle) postua lortu zuen, oso ezagun egin ziren mintzaldiak emanez, Arthur Schopenhauer, bere etsaiarenak jenderik biltzea lortu ez zuten bitartean. Goetheren eragina zela ziurrenik, Ezohiko Irakaslera goragotu zuen unibertsateak, baina 1806ean Napoleonek Prusia errendarazi zuen, unibertsitatea itxiraziz baita ere. Kazetaritza lanetan ibili zen eta 1811n Marie von Tucher-ekin ezkondu zen.

Logikaren zientzia argitaratu ondoren 1816an Heidelberg-eko unibertsitatean postu bat lortu zuen. Erregimen prusiarrari egindako zerbitzuengatik Frederik William III-k 1830 unibertsitateko errektore izendatu zuen. 1831ean gangeria (kolera) izurrite bate Berlin astindu zuen eta 61 urtetako Hegel bat sukarreko hiru egunen ondoren hil zen.

[aldatu] Irakaspenak

Jakob Böhme-n idazki ilunek Hegelengan eragin handia izan zuten, honen ustez gizakiaren erortzea unibertsoaren eboluzioan pausu beharrezko bat zen. Spinoza, Kant, Rousseau, Goethe eta Iraultza Frantsesak liruraturik zuen garaiko Hegel. Filosofia, kultura eta gizarte modernoa kontraesan eta tentsioz beterik zegoela iruditzen zitzaion, jakintzaren subjektua eta objektua, gogoa eta natura, norbera eta besteak, askatasuna eta autoritea, Ilustrazioa eta Erromantizismoaren, etab.en artekoa adibidez. Hegelen filosofi proiektu garrantzitsuena tentsio eta kontraesanak hartu eta testuinguru ulerkor, aldakor, bilakakor eta batasun arrazionaldun desberdinetan azaltzea zen, berak ideia absolutu edo ezagutza absolutuan deitzen zuenean alegia. Batasun honen ezaugarri nagusia Hegelen arabera ezetzean eta kontraesenetan azaltzen eta bilakatzen zen.

[aldatu] Lanak

Espirituaren Fenomenologia (edo Gogoetaren Fenomenologia) izan zen Hegelen lan nagusia. Filosofi zientzien Entziklopedia, Logikaren Zientzia eta Zuzenbidearen Filosofi-printzipioak izan ziren bizirik zegoen bitartean argitaraturiko zenbait. Bera hil ondoren lagun talde batek bere obrak batu zituen hemezortzi liburukitan; gaur hogeita sei dira.

[aldatu] Hegel-en lau gai nagusiak

Hegelen obrak zailtzat jotzen dira askotan jorratzen saiatzen den gaien zabaltzasuna dela eta , baina honakoak dira bere obratan gehien agertzen direnak eta bere filosofiaren ildoa markatuko zutenak:

  • Espiritua: Forma ezberdinak eta etengabeko garapenean dagoen subjektuaren adierazpen eta ahalmenen multzo bezalaxe definituko du.
  • Dialektika: Ezaguera eta errealitatea egituratzen dituen printzipioari deritzo, eta metodo honen bitartez historia azaltzen saiatuko da.
  • Historia: Gizakiaren askatasuna estatuarekin guztiz gauzatu arte, arrazoimenaren zuhurtzia dela eta, jasango dituen fase ezberdinen prozesu bezala azalduko du bere lanetan.
  • Kristautasuna: Erlijo kristauaren edukia eta egiazko filosofiaren edukiak bat zentoztela azalduko du, bereziki bere gaztaroko liburuen hausnarketa gai bihurtz.

[aldatu] Teoria

Filosofiaren historia eta mundu bera ulertzeko Hegelek dialektika izeneko sistema proposatu zuen. Honen arabera historia, aurreko mugimenduari datxikion kontraesanen konponbide izan nahi duen mugimenduen progresioa litzateke. Teoria hau oso berritzailea izan zen, eta hain berritzailea izateagatik izan zen ziurrenik hain erradikala. Iraultza aurrera egiteko behar izan zen biolentziaren gorakadak Erregimen Zaharrarekin bukatzea eragin bazuen ere, Izuaren Erregetza ekarri zuen baita ere.

Historiak akatsetatik ikasiz agitzen da: esperientzia hau pasa ondoren bakarrik, plantea daiteke hiritar askeko estatu konstituzional bat,hau da, botere antolatzaile onginahitsu eta askatasuna eta berdintasunaren ideia iraultzaileak uztartzen dituen estatua. "Pentsamenduan datza askatasuna".



Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Georg Wilhelm Friedrich Hegel
Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com