Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
NBA - Wikipedia

NBA

Wikipedia(e)tik

NBA taldeen kokapena, konferentzia eta liga
Handitu
NBA taldeen kokapena, konferentzia eta liga

NBA edo National Basketball Association Ipar Amerikako saskibaloi liga da, nahiz eta talde bat ezik, Toronto Raptors (Kanada), beste guztiak estatu batuarrak izan. Munduko jokalaririk hoberenak NBAn jokatzen dute eta NBA munduko saskibaloi ligarik onenatzat hartzen da.

NBA 1946an sortu zen New Yorken, Basketball Association of America eta BAA izenak zituelarik. 1949an izena aldatu zioten NBA jartzeko. Gainera, desagertutako National Basketball Leagueko talde batzuk NBArekin bat egin zuten.

[aldatu] Historia

BAA 1946an Iparekialdeko Estatu Batuak eta Erdimendebaldeko Estatu Batuetako saskibaloi kantxen jabeak bat egin zutenean sortu zen liga zen, Madison Square Gardeneko jabeak kasu. Nahiz eta Estatu Batuetan American Basketball League eta National Basketball League (NBL) bezalako ligak egon, BAAk hango hiri garrantzitsuenetako kantxetan jolastea saiatzen zuen. Izan ere, BAAko taldeek ez zuten American Basketball League (ABL) eta National Basketball Leagueko taldeek zuten maila ona. Ezta Harlem Globetrotters saskibaloi taldeak zuen maila ona ere. Adibidez, 1947an ABLan finalista izan zen taldea, Baltimore Bullets, BAAra mugitu zen eta 1948ko txapelketa irabazi zuen. 1949an Minneapolis Lakersek irabazi zuen BAA, 1948an NBLa irabazi ondoren.

BAAren inaugurazio-partidua New York Knicks - Toronto Huskies izan zen, Maple Leaf Gardens estadioan, Toronton eta 7.090 ikusleekin.

1949an, BAAk eta NBLak bat egin zuten NBA liga sortzeko. Hasiera batean, hiri handi eta txikietako 17 frankizia zituen, baita ikusle gehiagorentzat egindako estadioak ere. 1950an, 11 frankiziek parte hartu zuten NBAn eta kopuru hori mantendu zen 1954ra arte. 1954an, bakarrik 8 frankiziek parte hartu zuten. Gainera, 8 frankizia horiek, nahiz eta beste izen bat izan, oraindik diraute eta honako hauek dira: New York Knicks, Boston Celtics, Golden State Warriors, Los Angeles Lakers, Rochester Royals, Detroit Pistons, Atlanta Hawks y Syracuse Nationals.

Gainera, hiri txikietako frankizia batzuk hiri handiagoetara joan ziren. Adibidez Tri-cities Blackhawks taldea Tri-cities deituriko gunetik Milwaukeera eta geroxeago Saint Louisera joan zen. Beste adibide gisa Fort Wayne Zollner Pistons taldea dugu, Fort Waynetik Detroitera joan baitzen.

Nahiz eta 1947-48 denboraldian Wataru Misaka deitutako jokalari japoniamerikar bat egon, New York Knicks taldean, 1950. urtea NBAren integrazio urteatzat hartzen da, jokalari afroamerikarrak talde batzuetan jokatzen hasi baitziren. Chuck Cooper Boston Celticsekin, Nat Clifton Sweetwater New York Knicksekin, Earl Lloyd aspaldi desagertutako Washington Capitols taldearekin. Gaur egun, ia mundu osoko jokalariek parte hartzen dute liga honetan eta azpimarratzekoa da NBAko jokalarietatik, %80a inguru afroamerikarra dela.

1949 denboralditik 1954kora arte, Minneapolis Lakersek sei denboraldietan bost NBA txapelketa irabazi zituen, George Mikan jokalariak bere jokoa gidatzen zuelarik.

1954an, NBAk, 24 segunduko baloi jabetza ezarri zuen talde bakoitzarentzat jokoa bizkortzeko.

1956an, Bill Russell pibot rookiea, Boston Celtics taldera joan zen. Gainera Bob Cousy garai hartako jokalaririk onenetarikoa zegoen talde honetan eta Red Auerbachek entrenatzen zituen. Geroztik, Bill Russellek hamairu urteetan hamaika NBA txapelketa eskuratu zituen Boston Celtics taldearentzat. 1959an, Wilt Chamberlain pibota debutatu zuen eta 60ko hamarkadan historiako jokalaririk onenetariko bat bihurtu zen, puntuazio eta errebote-marka asko hautsiz, partidu batean 100 puntu egitera iritsi zen eta. Bill Russell eta Wilt Chamberlainen arteko lehia izugarria izan zen kantxan norgehiagoka onak eskainiz.

Denboraldi hoietan, Minneapolis Lakers taldeak Minneapolis hiria utzi eta Los Angelesera joan zen. Halaber, Philadelphia Warriors taldeak Philadelphia utzi eta San Frantziskora joan ziren. Mugimendu horiek NBA indartu zuten.

1967an, American Basketball Associationaren (ABA) sorrerak NBA mehatxatzen hasi zuen eta jokalari onenak fitxatzeko ika-mika handia zegoen. NBAk, Kareem Abdul-Jabbar (garai horietan Lew Alcindor zuen izena) garai hartan unibertsitatean jokatzen zuen jokalaririk onena fitxatu zuen, eta honek bere profesionaleko bigarren urtean Oscar Robertsonekin batera NBA txapelketa irabaztera eraman zuten Milwaukee Bucks taldea. Gero, Kareem Abdul-Jabbar Los Angeles Lakersera joan zen.

Hala ere, Rick Barry, garai hartako NBAko saskiratzailerik onena, Norm Drucker, Earl Strom, John Vanak eta Joe Gushue jokozain beteranoak bezalaxe, ABAra joan zen.

Gainera, ABAk arrakasta handiagoa izan zuen gazte jokalaririk onenak fitxatzerako orduan, ikastetxeetatik fitxatzea uzten baitzieten. Garai hartan, NBA azkar zabaldu zen, frankiziak beste hiri handi eta errentagarrietara joan zitezen. 1976ko denboraldi erregularra amaitzean, ABA eta NBAk ABAko lau talde NBAra joan zitezela hitzartu zuten, NBAko talde kopurua 22ra igoz.

1979an, ABAk asmatutako hiruko lerroa, NBAk hartu zuen. Gainera, NBAn, Larry Bird eta Magic Johnson rookieak Boston Celtics eta Los Angeles Lakersekin bat egin zuten hurrenez hurren. Larry Birdek hiru NBA txapelketa irabazi zituen Boston Celticsentzat, Magic Johnsonek, berriz, bost NBA txapelketa Los Angeles Lakersentzat. Gertaera hauek, NBAren zaleak igoarazi egin zituzten Ipar Amerika eta mundu osoan.

1984an Michael Jordan debutatu zuen NBAn Chicago Bulls taldearekin, NBAren zaleen interesa areagotuz. 1989an, talde kopurua 27ra igo zen. 90ko hamarkadan, Michael Jordanek 6 NBA txapelketa irabazi zituen Chicago Bullsekin.

1992an, Bartzelonako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen Estatu Batuetako saskibaloi selekzioa, lehenengo aldiz, NBAko jokalariez osaturik zegoen. Garai hartako selekzio honi Dream Team izenez ezaguna da eta historiako talderik onenatzat hartzen da. Michael Jordan, Larry Bird, Magic Johnson, Scottie Pippen, Charles Barkley eta John Stockton bezalako izarrek osatzen zuten taldea eta urrezko domina lortu zuten Bartzelonan. Hamarkada honetan, beste herrialdeetako jokalari asko sartu ziren NBAn. Lehendabizi, jokalari horiek, hala nola Nigeriako Hakeem Olajuwon jokalaria (MVP 1994an), NCAAn jokatzen zuten euren trebetasuna hobetzeko. Orain, berriz, atzerriko jokalariak atzerriko ligetatik doaz NBAra, Pau Gasol, Yao Ming, Dirk Nowitzki eta Manu Ginobili bezalaxe. Hala ere, ingelera dakiten jokalari atzerritarrak, normalean, Estatu Batuetako unibertsitateetara doaz NBAn jokatu baino lehen, Andrew Bogut (2005eko draftean lehenengo sailkatua) eta Steve Nash (MVP 2005 eta 2006an) bezala.

1996an, NBAk emakumeentzako WNBA liga sortu zuen eta 2001an, NBArekin loturik dagoen azpi-kategoriako liga bat sortu zuten, NBDL. 2005an, azken liga honek izena aldatu zuen NBADL deitzeko.

XXI. mendearen hasieran 30 talde zeuden liga honetan.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

NBAko taldeak

Atlanta Hawks | Boston Celtics | Charlotte Bobcats | Chicago Bulls | Cleveland Cavaliers | Dallas Mavericks | Denver Nuggets | Detroit Pistons | Golden State Warriors | Houston Rockets | Indiana Pacers | Los Angeles Clippers | Los Angeles Lakers | Memphis Grizzlies | Miami Heat | Milwaukee Bucks | Minnesota Timberwolves | New Jersey Nets | New Orleans/Oklahoma City Hornets | New York Knicks | Orlando Magic | Philadelphia 76ers | Phoenix Suns | Portland Trail Blazers | Sacramento Kings | San Antonio Spurs | Seattle Supersonics | Toronto Raptors | Utah Jazz | Washington Wizards

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com