Iraultza (gizartea)
Wikipedia(e)tik
Iraultza aldaketa azkarra eta erabatekoa da. Aldaketa hau politikoa, soziala, kulturala nahiz ekonomikoa izan daiteke; eta normalean denbora epe labur batean ematen da. Iraultza bat herriaren gehiengoak egin dezake, edo-eta gizabanako talde txiki batek, aintzindari papera jokatuz.
Eduki-taula |
[aldatu] Gizarte eta politika iraultzak
Sarritan iraultza politikoak indarkerian oinarritzen dira. Botere egituretan eragin nahi den aldaketa erradikalak indarkeria instituzionalizatuaren forma har dezake (Frantziako Iraultzako Terrorea edo errusiar kasuko purgak, esaterako). Iraultza politikoa boterean dagoen taldea beste baten ordez aldatzea den bitartean (aipatutako frantziar zein errusiar adibideetan bezala), iraultza soziala gizartearen oinarrizko egituraren aldaketa esanguratsua da (Erreforma Protestantean edo-eta Berpizkundean bezala). Banaketa hau, hala ere, askotan ez da hain argia, iraultza politikoek gizarte aldaketak ekar ditzaketeelako eta, orokorrean, elkarren arteko lotura filosofiko nahiz sozialak badaudelako. Lotura hau agerian geratzen da iraultza liberaletan zein komunistetan eta, nohizbehinka, nazionalistetan.
[aldatu] Antzinako iraultzak
- Kin Dianstiaren erorketa, Txina, k.a. 206
- Juduen errebolta handia (66-70) eta Bar Kokhba-ren errebolta (132-135) Erromatar Inperioaren aurka
[aldatu] Iraultza liberalak
- Ingalaterrako Iraultza (1642-1653)
- Iparramerikako Iraultza (1774-1783)
- Frantziako Iraultza (1789)
- Irlandako Iraultza (1798)
[aldatu] Iraultza sozialistak
- Parisko Komuna (1871)
- Errusiako Iraultza (1917)
- Alemaniako Iraultza (1919)
- Hungariako Iraultzak (1919 eta 1949)
- Espainiako Iraultza edo Gerra Zibila (1936)
- Kubako iraultza (1959)
[aldatu] Iraultza islamiarrak
- Irango Iraultza (1979)