Gunter Grass
Wikipedia(e)tik
Günter Wilhelm Grass (Gdańsk, 1927ko urriaren 16a - ) alemanezko idazlea da.
1945ean kontzentrazio-esparru batetik atera zuten. Eskultura eta arte grafikoak ikasi zituen. 1960tik Berlin du bizileku. Politikan, alderdi sozialista inguruan ibili da, eta talde bakezaleetan egin du lan. 1979an zinemaratu zuten Die Blechtrommel bere liburua ("The Tin Drum"). Lan horrek, Katz und Maus ("Katua eta Sagua", bere lan euskaratu bakarra) eta Hundejahrerekin batera ("Txakur-urteak") osatzen du "Danzig-eko Trilogia" deitutakoa, Nazismoa eta gerrari buruzkoa, Danzig/Gdansk aparteko testuinguru kulturalean kokatutakoa.
Nazioarteko sari ugari jaso du, eta 1999an gorena, Nobel Saria alegia.
[aldatu] Bibliografia
- Die Blechtrommel (1959) ("Latorrizko danborra")
- Katz und Maus (1961) ("Katua eta sagua" Ibaizabal, 1994. Xabier Mendiguren Elizegik euskaratua)
- Hundejahre (1963) ("Txakur-urteak")
- Örtlich betäubt (1969)
- Aus dem Tagebuch einer Schnecke (1972) ("Marraskilo baten egunkaritik")
- Der Butt (1979)
- Das Treffen in Telgte (1979) ("Tegte-n topaketa")
- Kopfgeburten oder Die Deutschen sterben aus (1980)
- Die Rättin (1986) ("Arratoia")
- Zunge zeigen. Ein Tagebuch in Zeichnungen (1988)
- Unkenrufe (1992)
- Ein weites Feld (1995)
- Mein Jahrhundert (1999) ("Nire mendea")
- Im Krebsgang (2002)
- Letzte Tänze (2003)