Friedrich Nietzsche
Wikipedia(e)tik
Friedrich Wilhelm Nietzsche filosofo eta filologo alemana izan zen.
Kultura, filosofia eta erlijioaren kritika sakona egin zuen, ordura arteko balio moralak goitik behera auzitan jarriz. Bere ustez, Europan gaur egun nagusi den moral judu-kristaua gainditu beharreko gauza zen, eta Sokrate jotzen zuen moral horren errunduntzat. Bere filosofiak eragin handia izan du XX. mendean, ideologia oso desberdinengan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta asko eta oso desberdinak dira bere pentsamenduari egin zaizkion interpretazioak
[aldatu] Bizitza
Prusiako Röcken hirian jaio zen 1844an eta 1900ean hil zen Weimar-en, nahiz eta bere azken urteak ohean , garun paralisi baten ondorioz landare gisa eman zituen. Filosofo irakurrienetariko bat da gaur egun. Bere lanik garrantzitsuenetakoak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira.
[aldatu] Eragina euskal letretan
Jean Etxepare medikua izan zen aitzindaria Nietzscheren eragina euskal letretan jasotzen, bere 1910eko Buruxkak narrazio bilduman ikus daitekeena. Geroago, 1950-1960ko hamarkadetan Gabriel Aresti eta bereziki Jon Mirande nabarmendu ziren aleman filosofoaren ildoan. Gaztelaniazko Euskal Herriko idazleen artean Unamuno, Pio Baroja eta Ramiro Maezturengan ikus liteke Nietzscheren eragina (bereziki azken bi hauen obretan).
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |