Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Bizkaiko kostaldea - Wikipedia

Bizkaiko kostaldea

Wikipedia(e)tik

Hegiak handiak dira Bizkaiko kostan
Handitu
Hegiak handiak dira Bizkaiko kostan

Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar haundi daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai. Galea, Matxitxako eta Ogoño lurmuturrak kostak egiten dituen sargune eta irtenguneen adibide dira.

Eduki-taula

[aldatu] Muskizetik Abrara

Muskiz eta Abra espaziotik ikusita
Handitu
Muskiz eta Abra espaziotik ikusita

Hiru udalerriko kostak osatzen du zati hau: Muskiz, Abanto-Zierbena eta Santurtzi. Abrako golkoarekin aurkitu arte kosta ez oso malkartsua dago. Ibai bakarra Barbadun ibaia da, Zierbanako La Arena hondartzan itsasoratzen dena eta Muskiz eta Zierbanaren arteko muga zehaztuen duena.

Muskizetik Santurtzira, ordea, kostaldea guztiz artifiziala da. Superportua eta Bilboko Portuak Serantes mendiko inguruak guztiz puskatu dituzte. Superportua kokatzen den lekuan dagoen mendiaren suntsipenak ere hasierako kostaldearen izaera zein den ez du ikusten uzten.

Kostaldeko zati honetan dagoen ibairik garrantzitsuena Bilboko itsasadarra da. Hiririk egon aurretik Urdaibai baino handiagoa zen ingurune naturala osatzen zuen, baina gaur egun asfaltoak mugatzen du kostaldea. Ur kutsatuak dira, nahiz eta 1980ko hamarkadaren ondoren emaniko industria-krisiaren ondotik urak geroz eta garbiagoak dira.

Itsas trafiko handiko gunea da eta karga eta petrolio itsasontziak egunero daude. Pride of Bilbao eta beste ferry batzuek Getxon dute portu nagusia. Bertako kirol-portuan beste hainbat kiroletarako aukera dago.

[aldatu] Abratik Plentziara

Barinatxeko hondartza eta atzealdean Azkorri
Handitu
Barinatxeko hondartza eta atzealdean Azkorri

Abratik Plentzia eta Gorlizeraino hondartza luzeak eta labar handiak baina lauak daude. Ez da oso gorabeheratsua. Galea lurmuturrak Abrako golkoa ixten du.

Hemen kokatzen diren hondartzak Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arrietara, Meñakoz, Plentzia eta Gorliz dira, nahiz eta Barrika, Getxo eta Sopelan hondartza txikiagoak ere badiren, batzuk sarrera zailekoak.

Hondartza guztiak ekialde-mendebalde zentzukoak dira, baina Plentzia eta Gorlizeko badian ez dute lerro berdina jarraitzen eta Hegoalde-Iparralde norantzan kokatzen dira.

Urak nahiko kutsatuak daude, baina Bilbotik urrundu ahala geroz eta garbiagoak dira. Industrializazioaren garaian Bizkaiko Labe Garaiak eta antzeko enpresek Bilboko itsasadarrara bota zuten eskoriak eta bestelako hiri hondakinek sedimentu lodiak sortu zituzten hainbat hondartzen gainean (adibidez, Arrigunagan).

Hala ere Azkorri bezalako hondartzetan gaur egun ere dunak daude eta jatorrizko landaredia dago. Gaur egun ingurune erdi-babestua dago.

[aldatu] Plentziatik Urdaibaira

Gaztelugatxeko Doniene Bakio eta Bermeo artean dagoen artifizialki loturiko irla da.
Handitu
Gaztelugatxeko Doniene Bakio eta Bermeo artean dagoen artifizialki loturiko irla da.

Plentziatik Urdaibaira oso kostalde basatia da. Ia-ia hondartzarik gabea eta oso malkartsua da, hegi handiekin eta 150-200 metroko muinoekin kostaldetik oso gertu.

Plentziatik Bakioraino ez dago hondartzarik eta kala txikiak daude Armintza eta Lemoizen. Kostaldearen zati hau Ekialde-Mendebalde norabidekoa da ia bere osotasunean.

Inguru honetan hainbat irla daude. Billanoko lurmuturraren puntan Billano irla dago. Bermeon Gaztelugatxeko Doniene eta Aketxe daude eta Urdaibai kanpoaldean, baina Bermeon ere, Izaro.

Billanokoaz gain Matxitxako lurmuturra dago kostaldeko zati honetan. Puntu hau Bizkaiko kostako iparraldeenen dagoen puntua da.

Behin Matxitxako pasata Bermeo herria dago. Bermeo arrantzale herria da eta oraindik malkartsua bada ere lauagoa da aurreko guztia zatia baino. Hondartza oso txikia du.

[aldatu] Urdaibai

Sakontzeko

 Artikulu nagusia: Urdaibai

Marea gora igotzean hondartza gehienak desagertzen dira Urdaibain
Handitu
Marea gora igotzean hondartza gehienak desagertzen dira Urdaibain

Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Bizkaiko kostaldeko ingurune natural garrantzitsuena da. Marea gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.

Urdaibain dauden hondartza garrantzitsuenak Laidatxu eta Laida dira. Bi hondartza hauek oso handiak dira marea behean dagoenean eta ia desagertzen dira marea gora dagoenean. Hala ere azkeneko honetan dunak berreskuratzeko lana egin da azkeneko urteetan eta horrek marea gora dagoenean ere hondartza zati bat egotea ekarri du. Hala ere beste hainbat hondartza daude Urdaibaiko ingurune naturalean.

Irlei dagokionez Sukarrietan dagoen Txantxarramendi eta Sandinderi paduraren barruan daude eta Izaro kanpoaldean.

Laidako hondartzak fadura osoa babesten du olatuen eraginaz eta hori dela eta zingiratsua da barnealdea. Kanpoaldean, ordea, olatu handiak daude eta Mundakako Laidatxu hondartzan dagoen olatua mundu osoan ezaguna da.

[aldatu] Urdaibaitik Ondarroara

Elantxobe herria Ogoño lurmuturraren magaletan kokatuta dago
Handitu
Elantxobe herria Ogoño lurmuturraren magaletan kokatuta dago

Urdaibaitik Ondarroara berriro ere oso malkartsua da ingurunea. Ogoño lurmuturra da aurkitzen den lehenengo gauza. Hori baino lehenago Laga hondartza dago. Ogoño 200 metro baino altuagoa den mendia da, labarrekin itsasoan bukatzen dena. Bere ekialdean Elantxobe dago eta ekialderago Ea. Bi herri hauek aldapatsuak dira (batez ere Elantxobe eta oso hondartza txikiak dituzte.

Ispasterren ere inguru antzekoa da eta berriro ere lauagoa egiten da Lekeition, baina hemen ere Lea itsasoratzen delako gertatzen da. Hondartza handiak daude Lekeitio eta Ispasterren. Lekeition Garraitx uhartea dago, marea beherarekin oinez bisita daitekena.

Ondarroararte kosta oso basatia da eta ez dago hondartza handirik. Ondarroan Artibai itsasoratzen da eta Bizkaiko hondartzarik ekialdeena, Arrigorri.

Hemen jada Saturraranekin egiten du muga, Gipuzkoako Mutriku herrian.

[aldatu] Hondartzak

 Zerrenda: Bizkaiko hondartzen zerrenda

Bizkaian hondartza ugari eta luzeak daude. Ezagunenak Urdaibaiko Laida eta Laga, Sopelako Barinatxe eta Atxabiribil-Arrietara, Plentziako hondartza, eta Ispasterreko Karraspio eta Ogeia dira.


[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ikus, gainera


Bizkaia Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com