Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Antzinako Grezia - Wikipedia

Antzinako Grezia

Wikipedia(e)tik

Antzinako Grezia K. a. 550a inguruan
Antzinako Grezia K. a. 550a inguruan

Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen. Antzinako Grezia Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino grezieraz berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.

Eduki-taula

[aldatu] Kronologia

Ez dago guztiz finkaturik aro honen iraupena. Egungo Greziako eskola-liburuen arabera, Antzinako Grezia 900 urte inguruko garaia da, Mizenas-eko hondamenditik erromatarren konkista arte. Kultura, politika eta artean oinarrituz, lau alditan banatu daiteke: Aro Iluna (K. a. 1100-800), Aro Arkaikoa (K. a. 800-500), Aro Klasikoa (K. a. 500-323) eta Aro Helenistikoa (K. a. 323-146).

[aldatu] Aro Iluna

Mizenas-eko zibilizazioaren hondamendiarekin hasi zen. Bere akropoliaren gainean zutik iraun zuen gotorleku bakarra Atenas izan zen. Garai honetako greziarrak kokaleku gutxiago eta txikiagoetan bizi izan ziren. Gosetea, despopulatzea eta kanpo-merkataritzarik eza nagusitu omen ziren. Artea ere gainbeheratu zen. Garai honetan antzinako greziar idazkera silabikoa galdu egin zuten. Honen ondorioz, ez dago aro honetako datu zehatzik. Aro honen amaieran, hiri-estatuak edo “Polis” eta greziar idazkera alfabetiko berria sortu zituzten.

[aldatu] Aro Arkaikoa

Aro honetan greziar ekonomia, kultura eta artea berpiztu ziren. Teoria politikoan aurrerapen handiak izan ziren, hiri-estatuetan demokraziak, filosofiak, teatroak eta olerkigintzak goieneko uneak bizi izan zituzten. Idatzitako lengoaia ere berpiztu zen. Garai honetan Greziak biztanleriaren hazkunde handia pairatu zuen, eta honen ondorioz greziarrek Mediterraneo itsaso osoan zehar eta baita ere Itsaso Beltzean kolonia ugari sortu zituzten.

[aldatu] Aro Klasikoa

Alexandro Handiaren estatua, Tesalonikan.
Handitu
Alexandro Handiaren estatua, Tesalonikan.

Aro honen hasieran Greziako hiri-estatu batzuen eta Persiar Inperioaren arteko lehiak gerra batzuk (Mediar Gerrak) sortarazi zituen. Persiarrek (greziar hiri-estatu aliatu batzuekin) ezin izan zuten Grezia menperatu. Gerra hautetatik Atenas irabazle nagusi atera eta Greziako lehen potentzia bilakatu zen. Honek beste zenbait hiri-estaturekin lehia berriak ekarri zituen, batez ere Espartarekin. Eta lehiatik gerrara berriro (Peloponesoko Gerra). Espartak eta bere aliatuek (haien artean Persia gerraren amaieran) Atenas garaitu zuten. Ondorengo urteetan greziarren arteko gerrek jarraitu zuten. Tebas hiri-estatuak Mazedoniari laguntza eskatu zion. Filipo II. Mazedoniako erregeak persiarren menpe zeuden Asiako greziar hiriak askatzeko Greziako buruzagi bilakatu nahi zuen. Greziaren barruko etsaiak garaitzea lortu zuen, baina Persiaren aurkako gerra prestatzen zuela hil zuten. Alexandro Handia bere semea izan zen bere ametsa lortu zuena. Urte gutxiren epean Persiar Inperioa menderatu eta Indiaraino iritsi zen, baina 34 urte betetzear zegoela hil zen, eta Aro Helenistikoa hasi zen.

Aro honetan Greziako arte eta kulturaren onenetarikoa sortu zuten, batez ere Atenasen. Partenoia garai honetakoa da. Euripides eta Sofokles dramagileak, Aristoteles, Platon eta Sokrates filosofoak, Herodoto historialaria, Simonides olerkaria eta Fidias eskultorea aro honetako izen aipagarrienetakoak dira.

[aldatu] Aro Helenistikoa

Alexandroren inperioa desegin zen ia bera hil bezain laster, baina bere konkistek greziar mundua era iraunkorrean aldatu zuten. Milaka greziar bidaiatu ziren berarekin edo beraren atzetik Alexandrok bere aurreratzean sortutako hirietan kokatzera, Egiptoko Alexandria garrantzitsuena izanez. Izan ere, zibilizazio helenistikoaren hiri garrantzitsuenak egungo Greziatik kanpo zeuden. Alexandriaz gain, egungo Turkiako Antiokia izan zen kultura helenistikoaren gune kultural nagusia.

Grezia bera dagokionekoan, Mazedoniak menperatu zituen hiri-estatuak, nahiz eta haiek bere aurka borrokatu. Erroma Greziako politikan sartuz joan zen, eta K. a. 171n Mazedoniari gerra deklaratu zion. Azkenik k.a. 146an greziar penintsula erromatarren protektoratu bihurtu zen.

Atena jainkosari sagaratutako Partenoia.
Handitu
Atena jainkosari sagaratutako Partenoia.

[aldatu] Gizartea

Antzinako greziar gizartearen ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: askeen eta esklaboen arteko banaketa, gizonezko eta emakumezkoen eginkizun ezberdinak, jaiotasunaren oinarritutako ezberdintasun-gabezia erlatiboa eta erlijioaren garrantzia.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com