Zezen Eseria
Wikipedia(e)tik
Tatanka Iyotake (1831 - 1890), Zezen Eseria bezala hobekiago ezagutua, buruzagi indio-Estatu Batuarra izan zen, Sioux tribukoa hain zuzen.
Zezen Eseriak, 3500 Sioux eta Cheyenne indio Zazpigarren Zaldundegiaren aurka gidatu ondoren, Estatubatuarrak garaitu zituen, 1876ean.
Estatu Batuetako armadak jazarria, Zezen Eseriak Canadara eraman zituen bere gizonak, 1881. urterarte. Urte honetan Estatu Batuetara itzuli ziren, errenditzeko eta hala gatazkak amaitzeko. Zezen Eseria amnistiatua izan zen eta armada estatu batuarrak errespetatu egin zuen.
Hurrengo urteetan, Zezen Eseriak Buffalo Billen showan parte hartu zuen.
Heldua zenean, gizon txuriak indioen lurretatik kanporatzen zituen dantza mistiko batzuek erakarri zuten. Gobernu estatubatuarrak azken hau mehatxu bezala ulertu eta polizia indioak bidali zituen. Ondorioz sortu zen zalapartan, Zezen Eseria eta bere semea hilak suertatu ziren.
Sioux hizkuntzan, Tatanka Iyoteke-k "Bisonte ar eseria" nahi du esan, Zezen Eseria ingeleseko izenaren (Sitting Bull) itzulpena baizik ez da, Bull, zezenaz aparte, ganadu arrei ematen zaien izena da-eta.