X izpi
Wikipedia(e)tik
X izpi izenarekin Wilhelm Röntgenek 1896an aurkitutako erradioazio ezagutzen da. Erradiazio hau ikustezina da, gorputz opakoak zeharka ditzake eta argazkietako filmak inprimatu ahal ditu.
X izpiak erradioazio elektromagnetikoa dira eta irrati uhinen, mikrouhinen, infragorrien, argiaren, izpi ultramoreen eta gamma izpien natura bera du. Euren artean frekuentzia baino ez da aldatzen. Gamma izpiekiko duen ezberdintasun bakarra azken hauek deskitzikatze nuklearraren ondorio direla da (nukleoi bat egoera kitzikatu batetik energia gutxiagoko beste batera pasatzen delako) X-izpiak fenomeno ez nuklearretatik sortzen diren bitartean (elektroien galgatzearen eraginez). X izpien energia maila izpi ultramoreen eta gamma izpien artean kokatzen da.
X izpien erabileren artean medikuntzan hezurren diagnostikoa egitea da ohikoena. Era berean kristalografian asko erabiltzen da materiaren egitura kristalinoa aztertzeko.
Espektro elektromagnetikoa |
irrati uhinak | mikrouhinak | infragorriak | argia | izpi ultramoreak | X izpiak | Gamma izpiak |
Koloreak |
Zuria | Gorria | Laranja | Horia | Orlegia | Urdina | Morea | Beltza |