Medikuntza
Wikipedia(e)tik
Medikuntza gaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa egin eta sendatzea helburu duen jarduera tekniko eta zientifikoen zientziari deritzo.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Artikulu nagusia: Medikuntzaren historia
- Mesopotamian jakituria farmakologiko zabala eta Egipton momifikatzeko teknika aurreratuak ezagutzen zituzten eta Tell-Amarnan aurkituriko papiroetan ikus daitekeen bezala Antzinako Egipto anatomia eta gaixotasunen prebentziori buruzko ezagupen zabalak zituzten. Egipton sortu ziren lehen mediku eskolak eta bertan hasi zen medikuntza sinisketerietatik aldentzen. Greziar eta Erromatar medikuak Egiptiarren medikuntzan oinarritu ziren beren idatziak egiteko.
- Txinako medikuntza ying eta yang printzipioetan oinarritzen zen; akupuntura, fitoterapia, etab.en bidezko medikuntza naturala eta prebentzioa sustatu zituen.
- Grezian Hipokrates nabarmendu zen; bere metodoak erromatarren garaia arte iraun zuen, eta Galenok jarraibidea eman zion arrazonamendu klinikoa eta diagnosiaren metodikotasuna bultzatuz.
- Erdi Aroan Greziako doktrinak berreskuratu ziren medikuntza arabiarraren bitartez; eduki zientifikoari zegokionez, Elizak bere kontrolpean hartu zuen.
- Pizkundeak ezagutza anatomiko eta esperimentalaren hasiera ekarri zuen. Vesaliok disekzioak ikertuz obra itzela paratu zuen, Parék egungo kirurgiaren zimentarriak ezarri zituen eta Harveyk odol-zirkulazioa aurkitu zuen, eta honen ondotik aurkikuntza-segida nabarmena gertatu zen.
- Hala ere, XVI. mendean medikuntza kirurgia baino atzerago zegoen artean.
- XIX. mendean anestesia aurkitzearekin eta Pasteurren eta Koch-en lanen bitartez, medikuntza aro garaikidean sartu zen.
- XX. mendearen lehen erdiaren ezaugarri nagusia fisika, kimika eta biologiaren teknika eta metodoak gero eta gehiago erabiltzea izan zen; ondorioz, batetik ikerketa-, diagnosi- eta tratamendu-bideak ugaritu ziren, eta, bestetik, espezialitate bakoitza bere esparrua mugatuz joan zen.
[aldatu] Biografia interesgarriak
Artikulu nagusia: Historiako medikuen zerrenda
[aldatu] Espezialitate mediko-kirurgikoak
[aldatu] Espezialitate medikoak
- Dermatologia
- Ginekologia
- Kirol Medikuntza
- Medikuntza Intentsiboa
- Pediatria
[aldatu] Espezialitate kirurgikoak
- Anestesiologia
- Kirurgia Orokorra
- Kirurgia Toraxekoa
- Neurokirurgia
- Obstetrizia
[aldatu] Espezialitate osagarriak
- Anatomi Patologikoa
- Medikuntzaren Historia
- Medikuntza Legala
- Medikuntza Prebentiboa
[aldatu] Hiztegi medikoa
D
- Diagnosi
- Doministiku
E
- Ebola birusa
- Ekografia
- Epidemia
- Erizain
- Eztul
G
- Gaixotasun
- Gutxiegitasun
L
- Legen
- Legionelosi
M
P
S
- Sarkoidosi
- Sintoma
T
Z