Willem Barents
Wikipedia(e)tik
Willem Barents (Holandarrez Barentsz, 1550an jaioa Terschellingen, Frisiar irletan (Herbereeak) eta 1597an hila Zenbla Berrian (Errusia)) esploratzaile eta itsasgizon holandar bat izan zen, iparraldeko lurretara egin ziren lehen expedizioetako bateko buru.
1594ean Willemek Amsterdam utzi zuen bi itsasuntzirekin iparraldeko itsas ibilbidea aurkitzeko Siberiaren iparraldetik eta Asiaren ekialdetik pasaz. Zenbla Berriko ekialdeko kostara ailegatu zen eta iparraldera jarraitu zuen, ipar muturrera heldu zenean itzuli zen arte.
Hurrengo urtean, Willemek beste 7 itsasuntziko float bat gidatu zuen Siberiako kosten eta Vaygach irlen artetik nabigatuz, baina gehiegi atzeratu zen itsaso irekia aurkitzen eta expedizio porrot bat izan zen. Hirugarren bidaiak ere porrot egin zuen eta berak bizia galdu zuen. Azken saiakera honetan bi itsasuntzi eraman zituen Jan Rijp eta Jacob van Heemskerk kapitain zirelarik. Atera ziren egunean Bjørnøya eta Svalbard ikusi zituzten eta hemen bi itsasuntziak banandu egin ziren. Barentsena, Heemskerk buru zuena, izotzetan katiaturik geratu zen Zenbla Berriko iparraldea inguratzen hari zirela, tripulazioak negua irlan igaro behar izan zuelarik, non azkenean Barents bera hil zen.
Barentsen Itsasoak eta Barentsen Eskualdeak bere homenean daramate izena.