Shanghai
Wikipedia(e)tik
Shanghai |
|||
---|---|---|---|
Txina | |||
|
|||
Izena
Ofiziala
Jatorria |
上海 (Shànghǎi) 市 (shì) - 上 shàng - gain - 海 hǎi - itsaso - 市 shì - hiri - itsaso gaineko (ertzeko) hiria |
||
Koordenatuak Azalera Biztanleria Dentsitatea |
31°10′I - 121°28′E 6.340,5 km² 17.420.000 (2004) 2.750 bizt/km² |
||
Antolaketa
Administrazioa
Alkatea |
udalerria Han Zheng |
||
Ordu eremua | UTC+8 | ||
Postakodea Barruti kodea |
200000 - 202100 +86/21 |
||
www.shanghai.gov.cn | |||
Shanghai (txinera sinplifikatuz: 上海, pinyineraz: Shànghăi), Txinako hiririk handiena da. Yangziko deltaren hegoaldean kokatua dago. Hirigunea, Huangpu ibaiaran bi alboetan zehar hedatzen da.
Administratiboki, Shangai Txinako lau udaltasunetako bat da, guztiak Txinako gobernu zentralak administratuak. Shangai Txinako hiriburu ekonomikoa da, eta munduko porturik garrantzitsuenetakoa. Udaltasunak, 6.340 Km2-ko azalera du eta 17 milioi biztanle (2004), hirigunean hamar bat milioi bizi dira.
Txinako beste hiri batzuk baino beranduago garatzen hasi bazen ere, gaur egun Guangzhou edo Shenzhen hirien aurretik dago. Pixkanaka Hong Kongen mailara iristen ari delarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Sailkapen Administratiboa
Hiria 18 barrutiz osatuta dago eta konderri batez. Barruti hauetako bederatzi "Puxi"-ko zonaldean daude kokatuta, hiriko alde zaharrean, Huangpu ibaiaren hegoaldean. Erdialdeko gune finantzieroa, Hongqiao eta Bundeko guneetan biltzen da Huangpu barrutian eta Lujiazuiko gunea Pudongen.
Huangpu barrutian ere hiriko merkatal eta denda gune nagusia aurkitzen da Nanjing kalean. Aintzina saltzaile behartsuak biltzen zituen kalea, gaur egun, mundu mailako multinazionalek eta luxuzko dendek osatzen dute.
Erdialdeko barrutiak honakoak dira:
- Huangpu barrutia (黄浦区; Huángpǔ Qū)
- Luwan barrutia (卢湾区 Lúwān Qū)
- Xuhui barrutia (徐汇区 Xúhuì Qū)
- Changning barrutia (长宁区 Chángníng Qū)
- Jing'an barrutia (静安区 Jìng'ān Qū)
- Putuo barrutia (普陀区 Pǔtuó Qū)
- Zhabei barrutia (闸北区 Zháběi Qū)
- Hongkou barrutia (虹口区 Hóngkǒu Qū)
- Yangpu barrutia (杨浦区 Yángpǔ Qū)
Horrez gain, kanpoaldeko barrutien artean, beste zortzi barruti daude:
- Baoshan barrutia (宝山区 Bǎoshān Qū)
- Minhang barrutia (闵行区 Mǐnháng Qū)
- Jiading barrutia (嘉定区 Jiādìng Qū)
- Jinshan barrutia (金山区 Jīnshān Qū)
- Songjiang barrutia (松江区 Sōngjiāng Qū)
- Qingpu barrutia (青浦区 Qīngpǔ Qū)
- Nanhui barrutia (南汇区 Nánhuì Qū)
- Fengxian barrutia (奉贤区 Fèngxián Qū)
[aldatu] Pudong-eko barrutia:
- Pudong barrutia (浦东新区 Pǔdōng Xīn Qū)
Shangaiko alde berrian kokatua. 1990eko hamarkadararte ez zen garatu. Gaur egun Txinako gune ekonomiko nagusia bilakatzen ari da. Dozenaka etxeorratz berri eta etorbide zabalak eraikitzen ari dira. 1992. urterarte Chuansha konderri izena izan zuen.
[aldatu] Chongming irlan:
- Chongming konderria (崇明县 Chóngmíng Xiàn)
Yanzi ibaiaren erdian kokatutako hiru uharteen multzoa da. Gaur egun Shanghain geratzen den konderri bakarra. Nekazal gunea da, hainbat ortu eta etxebizitza zahar biltzen ditu oraindik ere. Chong Ming-eko Parke Naturala bertan aurkitzen da.
[aldatu] Historia
Shangai, Han dinastiaren garaian hasi zen garrantzia hartzen, arrantza eta gatzaren industria esplotatzen hasi zirenean. XII. mendean dagoeneko kotoiaren ardatz nagusienetako bat zen. 1553. urtean, hiriko harresia eraiki zen, data hau, Shangai hiriaren jaiotza bezala hartzen da.
XIX. mendearen hasieran, Shangai, Txinako ardatz industrial eta komertzial bihurtu zen, bere kokapen estrategikoari esker, Yangzi ibaiaren alboan, mendebaldearekin komertzioa errazten zuena. Opioaren lehenengo gerra amaitzean, 1842an, Britainiarrek Shangai atzerrira ireki zedin agindu zuten. Britainia eta Shangairen arteko erlazioa beti izan zen ona, biek baitzuten interesa hala izan zedin.
1930ean, Shangai Txinako barruti bat bihurtu zen. 1937an, Shangaiko gudaren ostean, hiria Japoniarren esku erori zen. Okupazio honek 1945 urterarte iraun zuen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, europear askorentzako gotorleku bihurtu zen. Juduei irikita zegoen munduko iri bakarra zen.
1949an erreboluzio komunistaren garaipenarekin, atzerritar gehienek hiria utzi zuten. Baita empresari txinatar askok, bere negozioak Hong Kongera mugitzea erabaki zuten eta.
Hala ere, Shangaik zuen garrantzia azkar berreskuratu zuen gobernuaren politika ekonomikoaren aldaketak eraginda, 1980ko hamarkadatik aurrera hazkunde ekonomiko handienetarikoa jasandako hiri txinatarra da Shanghai, urtero bataz beste BPGa %10etik gora hazten delarik. Gaur egun Txinako motor industrialetako bat da.
[aldatu] Klima
Nahiz eta Shangai ez dagoen itsasertzean, eta kosta 40 kilometro ingurura dagoen, Yangziren itsasoratzearen gertutasunak, urte guztian zehar hiri oso hezea bihurtzen du. Euriteak maiatza eta udazkenean izaten dira, udan 40ºC-ak gainditu daitezke eta neguak oso latzak izan daitezke.