Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Sexto Ponpeio - Wikipedia

Sexto Ponpeio

Wikipedia(e)tik

Sexto Pompeioren Zesar Augustoren kontrako garaipena ospatzeko txanpona.
Handitu
Sexto Pompeioren Zesar Augustoren kontrako garaipena ospatzeko txanpona.

Sexto Ponpeio, latinez Sextus Pompeius Magnus Pius, Berant Errepublikako jeneral eta politikaria izan zen, Bigarren Triunbiratoko azken aurkaria. Ponpeio Handiaren seme gazteena zen, eta, beraz, Gneo Ponpeioren anaia.

[aldatu] Zesarren aurka

K. a. 49an, Zesarrek Rubicon ibaia zeharkatu zuenean, Gneo Ponpeio aitarekin batera ekialdera joan zen. Sexto Erroman geratu zen, Cornelia Metela amaordearen zain. Pharsalus batailaren ondoan, K. a. 48an, Mytilene irlan biak elkartu ziren Ponpeiorekin. Egiptora iritsitakoan, Sextok aitaren hilketa ikusi zuen. Cornelia Metela Erromara itzuli zen, baina Sextok Zesarren aurkariekin egin zuen bat. Metelo Eszipion, Katon Minor eta beste senatari batzuekin bukaeraino egin zioten aurre Zesarri.

Zesarrek Thapsus bataila irabazi zuen K. a. 46an, non Metelo Eszipionek eta Katon Minorrek bere burua hil zuten. K. a. 45ean, Zesarrek Sexto eta Gneo Ponpeio garaitu zituen Munda batailan. Gneo hil zuten, baina Sextok ihes egin ahal izan zuen. Sizilian babeste zen.

Erromara bueltatuta, K. a. 44ko martxoaren 15ean, Kasiok, Marko Brutok eta beste senatari batzuek Zesar hil zuten. Bakea ekarri ordez, hilketak beste gerra zibil bat eragin zuen, zesartarren eta hiltzaileen artekoa. Zesartarrek (Oktavianok, Marko Antoniok eta Lepidok) Bigarren Triunbiratoa osatu zuten. Sexto Ponpeiok Sizilian jarraitzen bazuen ere, zesartarren lehentasuna Marko Bruto eta Kasio ziren.

[aldatu] Zesartarren aurka

Hori zela eta, Sextok indarrak berrantolatzeko astia izan zuen. Itsas-armada boteretsua eskuratu zuen. K. a. 42an, zesartarrek Philippi izeneko batailan Bruto eta Kasio garaitu zituzten. Garaitutakoek bere burua hil zuten. Orduan, triunbiroek arreta Sizilian eta Sextorengan jarri ahal izan zuten.

Sexto Ponpeiok erresistentzia gogorra eskaini zuen. Triunbiroek ezin izan zuten garaitu, eta, K. a. 39an, bakea sinatu zuten bi taldeek. Horren arrazoia partiarren aurkako kanpaina zen. Marko Antoniok legio guztiak behar zituen ekialdeko mugarako. Sextorekiko bakeak, berriz, ez zuen luze iraun. Oktaviano eta Marko Antonioren arteko ika-mikek Sextoren kontrako gerra berpiztu zuten.

Oktaviano Sizilia konkistatzen saiatu zen, baina K. a. 37an eta berriro hurrengo urtean porrota eskuratu zuen. Baina Naulochus batailarako, Oktavianok Agripa jenerala zeukan bere alde. Agripak Sextoren armada suntsitu zuen. Sextok, ekialdera ihes egin behar izan zuen, eta, honela, bere babes guztia galdu zuen.

K. a. 35ean Mileto hirian atzeman zuten Sexto. Epaiketarik gabe hil zuen Marko Antonioren laguntzaile batek. Oktaviano horretaz baliatu zen Marko Antonioren kontra egiteko, bien arteko harremana eramanezina bihurtu zenean.

[aldatu] Kronologia

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com