Planeta ipotx
Wikipedia(e)tik
Planeta ipotxak edo planeta nanoak 2006ko abuztuaren 24an Nazioarteko Astronomia Elkarteak eginiko definizio berria da Eguzki-sisteman aurki daitezkeen gorputz batzuk izendatzeko. Honako ezaugarriak dituzte:
- Izar baten inguruan orbitan dabiltza.
- Masa nahikoa dute forma esferikoa izateko.
- Bere orbitaren barruan ez du bizilagunik.
- Ez da satelite bat.
Definizio honek Pluton planeta bat izatetik Planeta ipotx bat izatera eramaten du.