Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Malvinak - Wikipedia

Malvinak

Wikipedia(e)tik

Christchurch katedrala, Stanley
Handitu
Christchurch katedrala, Stanley

Malvinak edo Falkland uharteak (ingelesaz: Falkland Islands; gaztelaniaz: Islas Malvinas) uharteak Hego Atlantikoan kokatuta daude, Argentinako kostaldetik (Santa Cruz probintzia) 483 km-tara. Irla hauek administratiboki Britainia Handikoak dira, honen "itsasoz bestaldeko lurralde burujabea" zehazki. 1982an Malvinako guda gertatu zen, uharteetako historian gertakaririk aipagarriena dena.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Uharteak 12.173 km²-ko azalera daukate, eta 2003an 2.967 biztanle (0.24 bizt./km²).

Mendebaleko eta Ekialdeko uharteak nagusiak dira, beste 700 irla txiki ere edukita. Stanley da hiriburua eta hiri nagusia, Ekialdeko uhartean dagoena eta 1.500 biztanle dituena.

Mendirik altuena Usborne Mendia da (705 m.), Ekialdean.

[aldatu] Historia

  • 1600 inguruan Sebald de Weert marinel herbeheretarra izan zen ustezko lehenengo europarra uharteak topatuz. Mapa zahar batzuetan "Sebald uharteak" izena erregistratuta dago.
  • 1690an John Strong marinel ingelesa iritsi zen irletara. Bera izan zen "Falkland" izena erabiliz lehendabiziko pertsona, hango Bizkondearen ohoretan, Falkland Eskoziako herrixka bat izanda.
Barneko lurrak
Handitu
Barneko lurrak
  • 1764an lehenengo giza kokagunea eraiki zuten, Frantziak eginda, gaur egungo Port Louis-en (Ekialdeko uhartean). Frantziarrek lurraldeari "Îles Malouines" izena ezarriz, Bretainiako Sant-Maloù/Saint-Malotik etorrita.
  • 1765ean ingelesak ailegatu ziren Saunders uhartera (Mendebaleko uhartean).
  • 1767an Espainiak lurraldea menperatu zuen, Buenos Airesko gobernariaren eskuetan utziz.
  • 1820an Argentinak giza kokagunea eta kartzela ezarri zituen bertan, lau urte lehenago Espainiatik independentzia lortu ondoren.
  • 1831an AEBak kolonia suntsitu zuen, arrantza-eskubideengatik borrokan.
  • 1833an Erresuma Batua itzuli zen uharteetara.
  • 1845ean Stanley hiriburu izendatu zuten.
  • 1914ko abenduan, Munduko Lehen Gerraren barruan, britainiarrek alemaniarrak borrokatu zituzten bertan.
  • 1939ko abenduan, Munduko Bigarren Gerra hasi baino lehen, Stanley leku estrategikoa izan zen "Plata Ibaiko Batailan", britainiarrek eta zeelanda berrikoek alemaniarren aurka egindakoa.
  • 1982ko apirilaren 2an hasi zen "Malbinetako Gerra", Argentina eta Erresuma Batuaren artean egindakoa. Garai hartan, Margaret Thatcher zen britainiarren presidentea, eta argentinarrena Leopoldo Galtieri militar diktadorea. Sasoi txarrak igarotzen ari zen diktadura eta, ekainaren 14an gerra galduta, honen gainbeheraren hasiera izan zen. Argentinak eta Erresuma Batuak harremanak etenda dauzkate ordutik.
  • 2001ean Tony Blair presidente britainiarrak uharteak bisitatu zituen, gerratik holakorik egiten lehendabiziko agintari bihurtuz.
  • 2003an Nestor Kirchner presidente argentinarrak uharteetako argentinartasuna aldarrikatu zuen, presidentetzarako hauteskunde kanpainaren barruan.

[aldatu] Komunikazioak

Landetxea
Handitu
Landetxea

"RAF Mount Pleasant" aireportua, Stanleyn, uharteetara iristeko puntu nagusia da. Hala "Royal Air Force"-k (RAF) nola Txileko LAN airelineek kudeatzen dituzte hegaldiak.

[aldatu] Kanpo loturak

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com