Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Lehen Gerra Puniko - Wikipedia

Lehen Gerra Puniko

Wikipedia(e)tik

Lehen Gerra Punikoa K. a. 264 eta K. a. 241 iraun zuen gerra izan zen, Kartago eta Erromaren artekoa. Mediterranioko mendebaldea menderatzeko hiru gerretatik lehena izan zen hau. 23 urtez borrokatu ostean, Erroma atera zen garaile, eta oso baldintza gogorrak inposatu zizkion Kartagori bakearen trukean.

Eduki-taula

[aldatu] Aurrekariak

K. a. III mendean, Erromako botorea gero eta handiagoa izan zen. Italia penintsula osoa Erromaren menpe zegoen. Etsai guztiak (Lazioko Batasuna, samnitarra edo Epiroko Pirro) garaituta, sistema politikoan eta armadan konfidantza zuten erromatarrek.

Kartago itas eta merkataritza-potentzia zen jada, Mediterranioko mendebaldeko ibilbide komertzialak menperatzen baitzituen. Hasiera batean feniziarren kolonia bat izan arren, azoketan oinarritutako inperioa osatu zuen Afrikako iparraldean eta Iberiar Penintsularen hegoaldean.

K. a. 288an, mamertinarrek, Italiako mertzenario-talde batek, Mesina hiria hartu zuten. Hortik, Siziliako kosta zein barrualdea arpilatu zituzten, Sirakusa hiri independientea ere nabarmen kaltetuz. Hiero II.ak, Sirakusako tiranoak, K. a. 265ean, mamertiarrei aurre egin zien. Mamertiarrek, aldi berean, laguntza Kartagori eta Erromari eskatu zieten. Erromak uko egin zien, baina Kartagok ez.

Hori zela kausa, Kartagoko inperioa Italiaraino ailegatuko zela beldurrean, Erromak mamertinarren kontra jo zuen. K. a. 264an, erromatar armada bat Sizilian lehorreratuta, zalantzazko Sirakusak haiekin bat egitera behartu zuten. Berehala, gerrako indar bakarrak bihurtu ziren Erroma eta Kartago, biek Sizilia kontrolpean edukitzeko asmotan.

[aldatu] Lehorreko gerra

Sizilia irla menditsua izanda, zaila zen lehorrean leku batetik bestera joan-etorria. Gerra, irlaren barruan, beraz, ez zen oso garrantzitsua izan. Apenas zen batailarik suertatu lehorrean. Armadetako ohiko operazioak hiri eta kai nagusietako sitioak izan ziren. Aurkariek irlan baserik ez zutenez, haien eremuetatik etengabe eraman behar ziren hornidurak eta mota guztietako laguntzak.

Dena den, bi maila handiko kanpainak egon ziren Lehen Gerra Punikoan. K. a. 262an, Agrigento hiria setiatu zuen Erromak. Itsas eta lehor armadek parte hartu behar zuten. Agrigentok laguntza eskatzea lortuta, Kartagoko Hano joan zen sitio desegitera. Erromatarrak beraiek setiaturik aurkitu ziren, baina azkenean, Agrigentoko batailan irabazi zuten.

Garaipen hori zela medio, Erroma beste maila handiko kanpaina bat garatzeko gai sentitu zen. Emaitzak, ordea, kontrakoak izan ziren. Hainbat itsas-bataila ondoren, Erromak Kartagoko afrikar koloniak inbaditzea erabaki zuen. Honela, Kartago azkar bakea sinatzera behartu nahi zuen. Kartagoko kontraerasoa Eknomo lurmuturreko baitailan geldiarazirik, Marko Atilio Reguloko armadak Kartago ondoko lur-soroak hondatzeko ate zabalik izan zuen. Negoziazioa hasi bazen ere, bakerako baldintzak hain ziren gogorrak non bertan behera geratu zen. Kartagok Xantipo Espartako mertzenarioa alokatu zuen armada berrantolatu dezan. Xantipok itsasoko nagusitasuna berreskuratu ostean, Regulo atzeman zuen.

K. a. 249an, Kartagok Hamilkar Barka jenerala, Hanibalen aita, Siziliara bidali zuen. Hamilkar Barkak Siziliako barrualdea menderatu arren, itsasoan erabaki zen gerra.

[aldatu] Itsasoko gerra

Siziliako barrualdeak lehorreko gerra oztopatzen duela eta, Lehen Gerra Punikoko bataila nagusiak itsasoan gertatu ziren. Itsas armadari esker, etsaien kaiak itxi ahal izan ziren, eta, bide batez, beharrezko hornidurak ere bai.

Hastapenetan, Erromak ez zeukan itsas-gerran apenas eskarmenturik. Kartagok, berriz, itsasoan oinarritzen zuen garapen ekonomikoa. Haren ontziteria handia ez ezik, trebatua ere bazen. Dena den, Erromak berehala ulertu zuen itsasoaren garrantzia gerraren garapenerako.

Lehen itsas armada Agrigentoko garaipen ondoren eraiki zen. Teknologiarik gabe, Kartagori atzemandako trirreme eta quiquerremeen kopia hutsak egin ziren. Eskarmentu eza hori orekatzearren, erromatarrek corvus izeneko arma ipini zuten haien itsaontzieetan. Corvus delakoak babestutako zubiak ziren, zein itsas batetik bestera legionarien igaroa ahalbidetzen zuten. Armaren eraginkortasuna gerrako lehen batailetan gerartu zen agerian. Kartagok itsas taktika berrantolatzera behartu zuten. Hori aldatzea zail suertatu zitzaionez, Erromak abantaila hartu zuen itsasoan.

Garaipenak gorabehera, Erromak galdu zuen itsasontzi gehien, batik bat eguraldiarengatik. Bitan armada osoa hondoratu zen ekaitza zela eta. Corvus delakoaren pisua, neurri bateraino, horren erruduna izan zen.

Gerraren azken urteetarako, Kartagok menderatzen zuen itsasoa, Erromak beste ontziteria bat eraiki ezinik. Hala ere, hiritar aberatsek ordaindutako armada berria Egate irletako batailan garaile atera zen. Ia-ia itas-armada osoa galduta, Kartagok ezin izan zuen orain beste bat pagatu. Hori zela eta, Hamilkar Barka hornidurarik zein babesik gabe geratu zen Sizilian eta amore eman behar izan zuen.

[aldatu] Ondorioak

Gerra irabazitakoan, Erromak Kartagoren lekukoa hartu zuen Mediterranioko mendebaldearen buruan. Hala ere, biek bukatu zuten gerra ekonomikoki eta demografikoki akiturik.

Haien influentzia-eremuak mugatzeko, ebatzi zen Korsika, Sardinia eta Hispania Kartagopean jarraituko zirela. Horren iparraldea, Erromarako izango zen.

Erromako garaipena porrota onartzeko erreparoan oinarritu zen. Erabateko garaipena baino ez zuten onartzen. Are gehiago, inbertsio pribatuak erakarri ahal izan zituen hiritarrek jokoan zegoena ikusi zuten eta. Kartagoko nobleziak, berriz, ez zuen aberastasuna arriskatu denon onuraren izenean.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com