Aizkorri
Wikipedia(e)tik
Gipuzkoa eta Araba arteko mendia, izen bereko mendizerran. Bertan jaiotzen dira Oria, Urola eta Arantzazu ibaiak, baita Burunda eta Zadorra ere.
Aizkorrik 1528 metroko garaiera du. Hala ere, ez da mendizerrako altuena, Atxuri baita, 1551 metrorekin.
Bertara igotzeko biderik ohikoenak Otzaurtetik, Arantzazutik eta Zegamatik abiatzen dira. Arantzazutik abiatuta Urbiako bordara hel daiteke. Maiatzaren amaieran Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia ospatzen da.