Siziliera
Wikipedia(e)tik
Siziliera (Sicilianu) | |
---|---|
Non mintzatzen da: | Italia. |
Eskualdea: | Sizilia, Calabriako hego eta erdialdea eta Apuliako hegoaldea. |
Hiztun kopurua: | 10 milioi |
Rankina: | - |
Sorbidezko sailkapena: | Indoeuroparra Italikoa |
Estatus ofiziala | |
Hizkuntza ofiziala: | - |
Araugilea | - |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | - |
ISO 639-2(B) | scn |
ISO 639-2(T) | - |
SIL | SCN |
Siziliera hizkuntza erromantze bat da, latin arruntetik eratortzen dena, eta greziera, arabiera, frantsesa, proventzala, katalana zein gaztelaniaren eragin handia duena.
Hizkuntza honek, historia zein literatura aberatsa izateaz gain, hiztegi oparoa ere badu, 250.000 hitz baino gehiagorekin. Siziliaz gain, siziliera Calabriako hegoaldean nahiz erdialdean eta Apuliako hegoaldean ere mintzatzen da. Sizilierak eragin handia izan zuen Maltako hizkuntzan, XVII. mendeko bukaera arte batez ere.
UNESCOren Liburu Gorrian, galtzeko arriskurik ez duen hizkuntza gisa sailkaturik dago. Bere erabilera handia da familiaren baitan zein lagunen artean, ez baina arlo ofizialean edo idatzizkoan.
Sizilierazko literaturaren idazle zein poetarik esanguratsuenak ondokoak dira: Giovanni Meli, Nino Martoglio, Domenico Tempio, Alessio Di Giovanni eta Ignazio Buttitta.
[aldatu] Kanpo loturak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |