Nirvana (musika taldea)
Wikipedia(e)tik
Nirvana | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Seattle (AEB) | |
Musika mota | Rock | |
Urteak | 1987 - 1994 | |
Disketxeak | Sub Pop DGC Records |
|
Taldekideak | ||
Kurt Cobain Krist Novoselic Dave Grohl |
Nirvana Amerikako Estatu Batuetako Seattleko grunge musika taldea da. 1991ko Nevermind diskoko Smells Like Teen Spirit kantaren bidez Nirvanaren izena (eta haiekin batera grunge eta rock alternatibo estiloak ere) musikazale gehienengan iritsi zen. Seattle estatuan sortutako beste talde batzuek ere ospe lortu zuten 90eko hamarkadako lehen erdian, hala nola Alice in Chains, Pearl Jam, eta Soundgarden. Haren estiloa, Seattle soinua garaiko entzunetakoa izan zen Estatu Batuetan.
Nirvanako abeslaria, Kurt Cobain, belaunaldi bateko bozeramailetzat jo zen. Baina Cobain-ek halako tituluak zein neurriz kanpoko arreta arbuiatzen zituen. Zaleek arreta musikan jarri zezaten nahi zuen. Hirugarren diskoa, In Utero izenekoa, zaleentzako erronka izan zen, taldeak korronte nagusitik aldendu nahi zuelako. Horretarako distortsioz bete zituzten kantak, soinua zikina balego bezala. Taldearen ospea urritu bazen ere, zale fidelek 1993ko MTV Unplugged azken diskoan Nirvanaren barneko ilunaz gozatu ahal izan zuten.
Nirvanaren historia 1994an bukatu zen Cobain suizidioarekin. Baina taldearen itzalak bizirik jarraitzen du, zeren bilduma berriak ateratzen dituztenean mundu osoan etengabe saltzen baitira.
[aldatu] Taldekidak
- Kurt Cobain
- Dave Grohl
- Krist Novoselic
[aldatu] Diskografia
Albumak eta Konpilazioak
- Bleach - (1989)
- Nevermind - (1991)
- Incesticide - (1992)
- In Utero - (1993)
- MTV Unplugged in New York - (1994)
- From the Muddy Banks of the Wishkah - (1996)
- Nirvana - (2002)
- Sliver - The Best of the Box - (2005)