Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Nefertiti - Wikipedia

Nefertiti

Wikipedia(e)tik

Nefertiti
Handitu
Nefertiti

Nefertiti Egiptoko XVIII. dinastiako erregina , Akenaton erregearen emaztea eta bere alaben ama izan zen. Bere izena egiptoeraz nfrt da eta "ederra iritsi da" moduan itzuli ohi da.

Bere edertasuna oso ospetsu izan zen, baina badirudi itxuraz gain, politikan eta erligioan bere betebeharra funtsezkoa izan zela ideologia amarniarraren garapenean.

Bere erreinaldian zehar ugariak izan ziren bikotea intimitatean, alabekin batera, azaltzen duten irudikapen monumentalak. Garai hau baino lehen arte ofizialak sekula ez zuen familiako irudirik egin.

Ezin izan da frogatu Akenaton hiltzean bera ordezkatu zuenik. Egiptologo batzuen ustez Smenkare izenarekin Egiptoko erregin izan zen, beste batzuen arabera, hau Akenatonen anaia txikiena izan zen. Sinesgarriagoa litzateke bere senarrarekin batera agindu zuela pentsatzea. Bere senarra baino beranduago hil zenik ere ez da frogatu.

[aldatu] Nefertitiren sendia

Oso gutxi dakigu bere familiari buruz eta ezer ere ez gurasoei buruz. Hala ere, baliteke Aÿ faraoiaren eta bere emazte Teyren alabetako bat izatea. Bestea aukera bat Tadukipa printzesa mitania izatea litzateke.

Onartutako genealogiaren arabera Akenaton, Nefertitiren senarra, Tutankhamonen aita edo erdi-anaia litzateke.

Garai hartako beste datu askorekin gertatzen den bezala, ezin dira zehatz-mehatz ezarri bere ezkontzaren data eta erregetzaren hasiera. Bikoteak sei alaba izan zituen:

  • Meritaton - k.a. 1348 inguruan jaioa.
  • Meketatón - k.a. 1347 inguruan jaioa.
  • Ankesenpaaton - k.a. 1346 inguruan jaioa, Tutankhamonen erregin izan zen.
  • Neferneferuaton Tasherit - k.a. 1344 inguruan jaioa.
  • Neferneferure - k.a. 1341 inguruan jaioa.
  • Setepenre - k.a. 1339 inguruan jaioa.

[aldatu] Erreginaren desagertzea

Akenatonen erregetzaren 14. urtearen ondoren, k.a. 1336az geroztik ez dakigu ezer Nefertitiri buruz. Erabat desagertzen dira idatziak, papiroak eta grabatuak. Hipotesi batzuen arabera, heriotza bortitz baten ondoren, senarrak bere izena aipatzea debekatu zuen. Beste batzuen aburuz, egiptoarren gustuko izan ez zen jarreraren batek bere eragina eta ospea galduarazi zion. Zaila da benetako arrazoia zein izan zen zehaztea.

Nefertitiren desagerketa bat dator Egiptoko aginkide izan zen Smenkareren agerpenarekin eta Kiya izeneko erregin berri batenarekin. Baliteke Smenkare Meritaton-ekin ezkondu izatea. Akenaton eta Smenkare urtebeteko aldearekin hil ziren, k.a. 1334an eta k.a.1333an. Akenatonek 29 urte zituen eta horietatik 12 pasa zituen Egiptoko errege bezala. Smenkare bere alboan egon zen lau urtez.

Akenatonen ondorengo erregea Tutankhaton izan zen, Tutankhamon izenez ezagunagoa. Hau Amenofis III.aren edo Akenaton beraren seme izan zitekeen, eta litekeena da Smenkareren anaia izatea. Nefertitiren alaba Ankesenpaatonekin ezkondu zen. Bikotea oso gaztea zen. Zenbaiten ustez, Nefertiti oraindik bizirik zegoen, koroarik ez izan arren eta eragin handia izan zuen bikotearengan. Hau egia balitz, eragin hau, eta ziur aski Nefertiti beraren bizitza, hiru urteren buruan amaitu zen, k.a. 1331. urtean. Urte horretan Tutankhatonek Tutankhamon izena hartu zuen, aitaren erligio monoteista ukatu eta Amon-en kultuaren aldeko agertuz. Aldi berean, errege-familiak Amarna utzi eta Tebas izendatu zuen berriz hiriburu. Esaten duten bezala, Nefertiti eta Tadukipa ere pertsona bera balira, garai hartan 35 urte izango lituzke.

Tadukipa, Nefertiti, Smenkare eta Kiyaren arteko identifikazioak euren bizitzei buruzko datu faltaren erakusgarri dira eta aurkikuntza arkeologiko berriek bakarrik zehaztu ahal izango dute pertsonaia hauen papera eta Nefertitiren bat bateko desagertzea.

[aldatu] Nefertitiren momia

Momia hau aurkitu ez zenez, jakingura handia eta espekulazio ugari sortu zen. 2003ko ekainaren 9an, Erresuma Batuko University of Yorkeko ile-analisietan aditu den Joann Fletcher arkeologoak momiaren aurkikuntza iragarri zuen Erregeen Haraneko KV35 hilobian, Egipton. Espedizio bat antolatu zen hipotesia egiaztatzeko, Nefertiti eta Smenkare pertsona bera zirela, alegia.

Momiaren egoeragatik, hil eta handik gutxira arpilatua izan zela uste da. Momifikaziorako erabilitako teknikak XVIII. dinastiako norbait zela adierazten du eta bere posizioak errege-familiakoa zela.

Urte bereko ekainaren 12an, hau da, hiru egun beranduago, ESCA-ko (Egypt's Supreme Council for Antiquities) zuzendari Zahi Hawass-ek hipotesi hau frogatzeko adina frogarik ez zegoela esan eta momia hura Nefertitirena zela ukatu zuen.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com