Mary Harris
Wikipedia(e)tik
Mary Harris (1837-1930), Mother Jones izengoitiarekin ezagunagoa. Gizarte-mugimenduen eta sindikatuen aldeko borrokan nabarmendu zen. Cork-en jaio zen, Irlandan, baina, britaniarrek haren aitona Irlandaren independentziaren aldeko borrokan aritzeagatik urkatu ondoren, oso gazterik Kanadara joan zen bere familiarekin, Torontora. Heziketa bukatu arte batzuetan irakasle beste batzuetan jostun aritu zen AEBn. Bere senarra burdingintzako sindikalista ezaguna zen, eta haren bitartez sartu zen sindikatuen mundura