James Clerk Maxwell
Wikipedia(e)tik
James Clerk Maxwell (Edinburg, 1831eko ekainaren 13a - Glenlari, Erresuma Batua, 1879ko azaroaren 5a) fisikari britaniar bat izan zen, elektrizitatearen eta magnetismoaren oinarrizko legeak adierazten dituzten ekuazio sorta bat garatzeagatik ezaguna, baita gasen teoria zinetikoan Maxwllen banaketagatik.
Maxwell garaiko buru matematikorik argienetarikoa izan zen eta XIX. mendeko zientzialariaren adibide gisa errepresentatzen da. XX. mendeko fisikan bere eragina oraindik nabaria izan zen, naturaren ulermenari ekarpen garrantzitsuak egin bait zizkion. 1931an, bere jaiotzetik ehungarren urteurreneko ospakizunean, Albert Einsteinek Maxwellen lana "Newtonen garaietatik izan den sakonena eta aprobetxagarriena" bezala deskribitu zuen.