Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Indar - Wikipedia

Indar

Wikipedia(e)tik

Indarra edozein gorputzen higidura edo geldialdia perturbatu dezakeen eragina da, abiaduraren modulua edo norabidea aldatuz, hau da, azelerazioa emanez. Aplikazio puntu, norabide, norantza eta modulua ezinbestekoak dira; beraz, bektorea dela esaten da.

Ingeleseko Force hitzeko lehenengo letra hartuta, F izaten da bere ikurra testu gehienetan.

Eduki-taula

[aldatu] Definizioa

Bere definizioa bi eratara egin daiteke, berehala ikusten den bezala, gauza bera diren arren:

  • Masa inertzialaren eta azelerazioaren arteko biderkadura \vec F = m \vec a
Masa denborarekiko konstantea dela suposatuz azelerazioa eta masaren zuzenki proportzionala izango da indarra.
  • Momentu linealaren aldaketa denborarekiko \vec F = \frac {\mathrm {d} \vec p}{\mathrm {d} t}
Abiaduraren aldaketarekin batera masarena aldatzen dela kontuan hartzen badugu momentu linealaren denborarekiko deribatua egokiagoa izango da.

Definizioak mailaren arabera azaltzen dira; maila zientifiko baxuagoko giroetan lehenengoa erabiltzen da eta maila altuagoetan bigarrena, momentu linealaren definizioetan lehenengo giroetan ezaguna ez delako eta txarto suposatzen delako masa inertziala konstantea izango dela denborarekiko[1].

Azken finean, indarra higidura pertuba dezakeen eragina da.

[aldatu] Newtonen legeak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Newtonen legeak

Isaac Newton fisikari ingelesak proposatutako lege ospetsuetan fisika klasikoko indarraren kontzeptuaren definizioa eta honek sortutako eraginen azalpenaren hastapena azaldu ziren.


[aldatu] 1. legea

Aristotelek esan zuen gorputz bati indarra aplikatzen ez bazaio berez geldituko dela, eta hori izan zen hainbat mendez pentsatu zena.

Newtonek, aldiz, Newtonen lehenengo legean edo inertziarenean azaldu zuen kanpo indarrik gabeko edozein gorputzek abiadura konstantean (edo geldialdi konstantean) jarraituko zuela betiko. Izan ere, geroago frogatu zenez: kanpo indarrek eragin ezean gorputza gelditzen bada, norantzaren aurkako indarrak agertzen direlako da; hala nola marruskadura indarra.

[aldatu] 2.legea

Newtonen bigarren legean indarraren adierazpen matematikoa azaldu zen. Indar kontzeptuaren definizioa lehenengo legean azalduta zegoelarik.

Newtonek indarraren adierazpen matematikoa azaltzeko gauza bera esan nahi zuten bi era erabili zituen: masa eta azelerazioaren arteko biderkadura alde batetik eta momentu linealaren aldaketa denborarekiko bestetik. Izan ere, bera bizi izan zen garaian (XVII. eta XVIII. mendeetan) Einsteinek Erlatibitatearen teoria garatu zuen arte gauza bera zirela uste zen. Teoria horretan, abiadura aldaketak masa aldaketa ere zekarrela aurresaten zuen; horrela, bi adierazpenek gauza bera esaten ez zutela baieztatu zen.

\vec F = m \vec a \rightarrow m \frac {\mathrm {d} \vec v}{\mathrm {d}t} alde batetik
eta
\vec F = \frac {\mathrm {d} \vec p}{\mathrm {d} t} \rightarrow \gamma m \frac {\mathrm {d} \vec v}{\mathrm {d}t} beste batetik
\uparrow
\vec p = \gamma m \vec v

[aldatu] 3. legea

Akzio-erreakzioaren legea ere izaten da deitua askotan. Honetan akzio bakoitzari erreakzio bat dagokiola azaltzen da. Gorputz batek beste bati indar bat eragiten badio, beste honek lehenengoari beste indar bat eragingo dio modulu eta norabide berdinekoa baina norantza ezberdinekoa.

Hau azaltzeko hainbat adibide daude: Lurrak gure gain egindako erakarpen indar grabitatorioa dela eta zorua zeharkatu beharko genuke indar-zentruraino (Lurraren zentruraino) heldu arte, baina guk zoruari indar hori aplikatzen diogunean zoruak guri modulu eta norabide bereko baina kontrako norantzadun indarra aplikatuko digu. Horrela, gainezarpen printzipioaren arabera indar erresultantea nulua da eta ez dago azeleraziorik.

[aldatu] Indar motak

[aldatu] Oinarrizko indarrak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Oinarrizko indarrak

Oinarrizko indarrak materiak jasaten dituen elkarrekintza deskonposaezinei esaten zaie. Fisika modernoan naturako elkarrekintza guztiak hauetariko baten edo batzuen eragina dela esaten da.

  • Elkarrekintza elektromagnetikoa: karga elektrikodun partikula guztietan
  • Elkarrekintza nuklear ahul: bosoiek eragindakoa
  • Elkarrekintza nuklear bortitza: gluoiek eragindakoa
  • Elkarrekintza grabitatorioa edo grabitazioa: Oraindik aurkitu ez diren grabitoi partikula azpiatomikoek eragindakoa

[aldatu] Bestelako indarrak

[aldatu] Unitate erabilienak

Unitate sistema guztietan unitate eratorriak erabiltzen dira indarraren unitatea zehazteko. Oinarrizko unitateak, sistemaren araberako aldaketa batzuez gain; masa, luzera eta denborarentzako izaten ohi dira. Indarraren unitatea definitzeko, beraz, masaren eta azelereazioaren unitateen arteko biderkadura den unitate berria erabiltzen da.

Newton
  • cgs sistema:
dyna
  • Unitate Sistema Teknikoa
Kilopondioa
indar-gramoa
  • Britaniar Unitate Sistema
Poundal
KIP
Libra-indarra

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Iturriak

  1. begiratu Erlatibitatearen teoria
Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com