Etxeorratz
Wikipedia(e)tik
Etxeorratz bat, solairu edo altuera askoko eraikina da. Etxeorratz bat eraikitzearen arrazoiak asko dira, lurzoruaren kostu altua, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia... Etxeorratza definitzeko era asko daude, definiziorik erabilienaren arabera, 500 oin (152,5 metro) baino gehiagoko eraikina da etxeorratza. Dena dela, definizio gehiago dago.
Etxeorratza Chicagon sortu zen XIX. mende bukaeran. Igogailuen asmakuntza eta Chicago erdigunean lurzoruak zeukan prezioak eraginda. Laister etxeorratzak eraikitzeko moda New Yorkera ere zabaldu zen. Gaur egun ehundaka etxeorratz dago mundu osoan. Urteetan zehar Estatu Batuetan eraikitzen baziren ere, laister Europa eta Hego Amerikan ere eraikitzen hasi dira. Hala ere, gaur egun Asia eta Txinako hirietan eraikitzen da inon baino etxeorratz gehien.
Munduan etxeorratz gehien eraikitzen ari diren hiriak, Dubai, Panama Hiria eta Shanghai dira besteak beste.
[aldatu] Munduko etxeorratzik altuenak
Eraikinaren izena | Udalerria | Altuera metrotan | Solairuak | Urtea |
---|---|---|---|---|
Taipei 101 | Taipei | 509 metro | 101 | 2004 |
Petronas Dorrea 1 | Kuala Lumpur | 452 metro | 88 | 1998 |
Petronas Dorrea 2 | Kuala Lumpur | 452 metro | 88 | 1998 |
Sears Dorrea | Chicago | 442 metro | 108 | 1974 |
Jin Mao Dorrea | Shanghai | 421 metro | 88 | 1998 |
Two International Finance Centre | Hong Kong | 415 metro | 88 | 2003 |
CITIC Plaza | Guangzhou | 391 metro | 80 | 1997 |
Shun Hing Square | Shenzhen | 384 metro | 69 | 1996 |
Empire State Building | New York | 381 metro | 102 | 1931 |
Central Plaza | Hong Kong | 374 metro | 78 | 1992 |
Txinako Bankuaren Dorrea | Hong Kong | 367 metro | 70 | 1990 |
Emirates Office Tower | Dubai | 355 metro | 54 | 2000 |
Tuntex Sky Tower | Kaohsiung | 348 metro | 85 | 1997 |
Aon Center | Chicago | 346 metro | 83 | 1973 |
The Center | Hong Kong | 346 metro | 73 | 1998 |
John Hancock Center | Chicago | 344 metro | 100 | 1969 |
Shimao International Plaza | Shanghai | 333 metro | 60 | 2006 |
Minsheng Bank Building | Wuhan | 331 metro | 68 | 2006 |
Ryugyong Hotel | Pyongyang | 330 metro | 105 | 1992 |
Q1 Tower | Gold Coast City | 323 metro | 78 | 2005 |
Burj Al Arab | Dubai | 321 metro | 60 | 1999 |
Chrysler Building | New York | 319 metro | 77 | 1930 |
Nina Tower 1 | Hong Kong | 319 metro | 80 | 2006 |
Bank of America Plaza | Atlanta | 312 metro | 55 | 1992 |
US Bank Tower | Los Angeles | 310 metro | 73 | 1989 |
Iturria: Emporis.com
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Emporis
- Skyscraperpageeu:Etxeorratz