Buru
Wikipedia(e)tik
Burua giza gorputzaren goien dagoen atala. Honen barruan burmuina daukagu, eta kanpoan burezurra. Organo horrekin, amestu, ikasi, maitatu, pentsatu, etab. egiten dugu.
Hemisferio bi: burmuinaren ezkerrekoa eta eskubikoa. Maila hiru: narrastiena, ugaztunena, gizakiena. Zerebroaren kopetako lobuluak, zonak, beste animalietatik bereizten gaitu (erabiltzen dugunean, noski!): gizakietan, zerebro-azalaren %29a da, txinpantzeetan %17a eta txakurretan %7a. (J.P.Changeux, 1983) Ezkerreko hemisferioa, analitikoa da. Hizkuntzarena da. Gizonok gehien erabiltzen duguna. Eskubikoa, globala da. Espazioarena. Emakumeek gehien erabiltzen dutena. Buruan, narrastien "zerebro" bat daukagu. Hor, hipotalamoak oinarrizko motibazioak ematen dizkigu: egarria, gosea, etab. Bigarren mailan ugaztunen "zerebroa" dago. Hor, linbiko sistemak memorizatzea ahalarazten digu. Ikastea ahaltzen digu. Hipotalamoaren bultzadak afektibitatez margotzen ditu. Hirugarrenak, kopetako lobuluaren azalak imaginatzea ahaltzen du (H.Laborit, 1971). Unibertsoan dagoen "gauzik" korapilatsuena, zerebroa da. Pertsona batek duen gauzik "sakratuena", zerebroa da. Anima edo espiritua, zerebro eraginaren ondorioa baino ez da: memorian oinarrituta dago, proteinetan kokatuta dago. Zerebroa, beste edozein organo bezala, gaixotzen ahal da. Gaixotze horrek, pertsonaren jokaera alda dezake. Maitasunak jokaera aldatzen duen bezelaxe. Alkoholak, marihuanak, nikotinak eta abarrek, jokaera aldatzen ahal dute. Iragana eta geroan pentsatzeak ere, jokaera aldatzen ahal dute. Eskola eta telebistak, batez ere, jokaera uniformatu egiten dute.
[aldatu] Atalak
- Ahoa.
- Begiak.
- Belarriak.
- Kokotsa.
- Kopeta.
- Masailak.
- Masailezurrak.
- Sudurra.