Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Bizkaiera - Wikipedia

Bizkaiera

Wikipedia(e)tik

Euskalkien hedapena
Handitu
Euskalkien hedapena

Bizkaiera euskararen euskalki bat da, baita ere Mendebaleko euskara izena duena. Azken izendapen hau zehatzagoa da, euskalki honek daukan mugaz gaindiko izaera kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrenan eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutiano herrietan ere erabiltzen baita.

Berba egiten den lurraldea, gutxi gorabehera erromatar idazleek egindako Caristii (Karistioak) euskal tribuaren lurraldearekin bat dator.

Eduki-taula

[aldatu] Hedadura

Koldo Zuazo eibartarraren arabera ere ("Euskalkiak. Herriaren lekukoak". Elkar 2004), mendebalekoa dugu euskararik hedatuena, eta bi azpieuskalki ezberdintzen ditu: Sartaldekoa (Uribe-Kosta, Mungialdea, Txorierri eta Nerbioi ibarra, Zeberio, Arratia eta Orozko) eta Sortaldekoa (Lea-Artibai, Durangaldea, Aramaio eta Debagoiena). Tarteko hizkeratzat hartzen ditu, alde batetik, Busturialdea, Otxandio eta Legutiano (Sartaldekoa eta Sortaldekoaren artean) eta bestetik Debabarrena gehiena (mendebaleko eta Gipuzkera edo erdialdeko euskararen artekoa).

[aldatu] Ezaugarriak

Bizkaiera.net Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizikai Alkarteak abiatutako webgunea da. Bertan, informazio zabala ematen dute mendebaleko euskararen ezaugarri gramatikalei buruz, baita datu historikoak, literaturari buruzkoak, bibliografia interesgarria eta eredu estandarraren inguruko proposamenak ere. Hori da, hain zuzen ere, guztiz osatzeke dagoen lana: eredu batu finkoa, idazterako orduan zalantzarik emango ez duena. Azpieuskalkiei dagokienez, beste sailkapen bat erabiltzen dute webgune horretan.

Mendebaleko euskarak bereizgarri batzuk ditu , besteak beste jarraian deskribatuko ditugunak, beti ere lehen aipatutako Koldo Zuazoren liburuaren arabera.

[aldatu] Fonologia (ahoskera)

U>I: Uria>hiria, UrUne>irina, Urten>irten.

E>A: Eurrera>aurrera, aitE>aita.

A>E: bArri>berri, andrA>andre, Alkarte>elkarte.

G>K: erabaGia>erabakia, jaGi>jaiki.

TX>ITZ: areTX<haritz, aTX>haitz, gaTXa> gaitza.

X>IZ: aXe>haize, goXean>goizean, eleXa>eleiza.

P>B: Parkatu>barkatu, Pakea>bakea.

G>H: uGarte>uharte, zuGatx>zuhaitz.


Bestalde:

-A+A=-EA /-IA/ -IE/ -I/ -E (zonaldearen arabera): arreba + a= arrebEA/ arrebIA/ arrebIE/ arrebI/ arrebE.

Z = S (hiztun batzuk): zazpi=SaSpi, zapatua=Sapatua.

TS=TZ: arratsalde>arraTZalde, deutsat=deuTZat.

IT=ITX/ITT (zonaldearen arabera) : aitite= aiTXiTXe/aiTTiTTe, beitu(begiratu) : beiTXu/beiTTu

[aldatu] Gramatika

[aldatu] Morfologia

NOGAZ>Norekin: lagunaGAZ>lagunarekin. Pluralean: lagunaKAZ>lagunekin Sartaldean, lagunEKIN=lagunekin Sortaldean.

NORANTZA/NORU(N)TZ>Norantz: etxeRANTZA (Sartaldean)/etxeRU(N)TZ >etxerantz.

-TEN>-TERA: izeko ikusTEN noia >izeba ikustera noa.

-RIK>-Z: mendiRIK mendi >mendiz mendi.

ZEOZER, NONOR, NONOZ... >ZERBAIT, NORBAIT, NOIZBAIT...

NEU, NEURE, ZEU, ZEURE,... >NI, NIRE, ZU, ZURE,...

-INOA>IOA: erlazINOA >erlazioa, konfesINOA >konfesioa.

EGOAN, ebilen, ekien,... > zegoen, zebilen, zekien.

[aldatu] Hiztegia

Hiztegia ezberdina izan daiteke eskualdetik eskualdera, baita herri batetik bestera ere kasu askotan. Hemen hitz ezagun batzuk baino ez ditugu komentatuko. Hiztegia.net webgunean, "Herriz herri" atalean, tokian tokiko hiztegi batzuk kontsultatzeko modua dago. Azken urteotan esparru hau gehien landu duen ikertzailea, Iñaki Gaminde bilbotarra, azpimarratu beharko genuke.

  • abade: apaiz.
  • agorril: abuztu.
  • aitite/aittitte/aitxitxe: aitona.
  • amaitu/ama(i)txu: bukatu.
  • amama: amona.
  • amata(t)u: itzali.
  • artazi(a)k: guraizeak.
  • asau: urrun (Uribe Kostan)
  • bagil: ekain.
  • baltz: beltz.
  • bariku: ostiral.
  • baso: mendi.
  • batzar: bilera.
  • beilegi: hori
  • berba: hitz.
  • berakatz: baratxuri.
  • domeka: igande.
  • ederto: ederki.
  • edur: elur.
  • eguazten: asteazken.
  • egubakoitz: (Debagoienan) ostiral.
  • eguen: ostegun.
  • ei: omen.
  • erdu: etorri (inperatiboa).
  • ete: ote.
  • garagarril: uztail.
  • gatzatua: mamia.
  • gitxi: gutxi.
  • gura/gure: nahi.
  • izara: maindire.
  • izeko: izeba.
  • lorail: maiatz.
  • ilbaltz: urtarril.
  • ilen: astelehen.
  • indaba: babarrun.
  • jaramon: kasu, arreta.
  • jezarri: eseri.
  • jausi: erori.
  • jorrail: apiril.
  • kirikino: triku.
  • karu: garesti.
  • korta: ukuilu.
  • labandu: irristatu.
  • lantzean behin: noizean behin.
  • lapiko: eltze.
  • larregi: gehiegi.
  • le(ge)z: bezala.
  • lei: izotz.
  • lepo: bizkar.
  • lotu: gelditu.
  • madari: udare.
  • mailuki: marrubi.
  • mihin: mihi.
  • martitzen: astearte.
  • mosu: aurpegi.
  • motz: itsusi.
  • odoloste: odolki.
  • okela: haragi.
  • olgeta: jolas.
  • oratu: heldu.
  • ortu: baratz.
  • osatu: sendatu.
  • oste: atze.
  • ostarku: ostadar.
  • otu: bururatu.
  • papar: bular.
  • paraje: hurbil (Uribe Kostan).
  • pernil: urdaiazpiko.
  • sama: lepo.
  • txarto: gaizki.
  • txiker: txiki.
  • txilio: garrasi.
  • udagoien: udazken.
  • uger egin: igeri egin.
  • urre: hurbil.
  • urrin: urrun.
  • uzki: ipurdi.
  • zapatu: larunbat.
  • zarama: zabor.
  • zelan: nola.
  • zemendi: azaro.
  • zezeil: otsail.

[aldatu] Literatura

1567an Joan Perez de Lazarraga arabarrakDianea eta Koplak” liburua kaleratu zuen Madrilen, Hego Euskal Herriko idazle batek eta gaur egun deitzen den mendebaldeko euskaraz idatzitako libururik zaharrena.

Bestela, bizkaierazko idazle aipagarrien artean, historian zehar, hauexek ditugu ezagunenetarikoak:

[aldatu] Elkarteak

  • Labayru Euskal Kulturaren erakundeak Mendebaleko euskera era akademikoan lantzen du 1970etik, informazio zabal-zabala eskainiz, eta horren inguruko ikastaroak ere antolatzen ditu. Egoitza Nagusia eta Hizkuntza Arloa Bilbon dauka, eta Etnografia Arloa eta Euskal Biblioteka Derion.
  • Mendebalde Kultura Alkarteak euskalkiaren inguruan era espezifikoan lan egiten du, helburuak hauexek izanda, haien hitzetan:

"Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, honan euskera bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea".

1997tik urtero jardunaldiak antolatzen dituzte, gai nagusi baten inguruan, urtez urte ezberdina dena. Bilbon dauka egoitza elkarteak.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Irratiak

  • Arrate Irratia. FM 87.7 (Eibar).
  • Bizkaia Irratia: Programazio guztia euskera hutsean dago eta "bizkaiera batuan", ezaugarri bi hauek dituen irrati bakarra izanda. Egunero emititzen dute etengabean irrati-saioekin edo musikarekin. FM-ko frekuentzia hauetan emititzen du:

- 102.6 Mhz Bilbo inguruan.

- 98.1 Mhz Lekeition.

- 97.4 Mhz Bakion eta Bermeon.

- 97.3 Mhz Zornotzan, Elorrion eta Arrasaten.

- 96.7 Mhz Durangon, Aramaion, Gernikan, Elantxoben eta Markinan.

- 92.5 Mhz Ondarroan eta Mutrikun.

  • Itsuki Irratia. FM 107.3 (Bermeo).

[aldatu] Aldizkariak

  • Bizkaie aldizkari elektronikoa: 2001. urtetik on-line, Bizikai Kultura Alkarteak burututako ekimena da. Bizkaierari buruz baino bizkaiera hutsean egindako astekaria da eta informazio orokorra jorratzen du. Bilboko Txurdinaga auzoan dute egoitza.
  • Drogetenitturri aldizkaria (Ermua).
  • Prest adizkaria (Deustu - Bilbo).

[aldatu] Telebistak

[aldatu] Egunkariak

[aldatu] Blog komunitateak

Euskal Herrian gaur egun dauden blog komunitate euskaldun nagusiak Deba Ibarrean daude, Eibar.org eta Goiena.net. Bertan informazioa Mendebaleko euskaraz partzialki edo osoki ematen dute blogista batzuk. Hauetaz gain, Deustuko Unibertsitatean, Filosofia eta Letren Fakultatean, badago beste komunitate bat. Azkenik, Mendebaleko blogista euskaldun isolatuak ere egon badaude.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com