Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Azido nukleiko - Wikipedia

Azido nukleiko

Wikipedia(e)tik

Wikitu Artikulu honek ez ditu Wikipediaren formatu hitzarmenak betetzen edo ez du sintaxi egokia.
Mesedez, aldatu ezazu bete ditzan. Ez ezabatu ohar hau wikitu arte.

Zelularen jarduera entzimen moduko proteinen menpe dago. Proteina horien aminoazido sekuentzia informazioa biltzeko gauza diren molekuletan jasota dago: azido nukleikoetan. Nukleotidoen polimero (monomeroen elkarketa) horien egiturak aukera ematen du informazio genetikoa gorde, birsortu eta adierazteko.

Azido nukleikoak beti C, H, O, N eta P-z eratuak dauden biomolekula organikoak dira, kimikoki polinukleotidoak bezala definitzen dira, nukleotidoak izeneko molekula-unitateen errepikapenaz osatuta daudelako.

Nukleotido batek hiru osagai ditu: azido fosforikoa, pentosa bat (azukrea) eta base nitrogenatu bat. Pentosa erribosa (erribonukleotido bat dela esaten da) edo desoxirribosa (desoxirribonukleotido bat dela esaten da) izan daiteke. Base nitrogenatua molekula konplexuagoa eta ziklikoa da, eta eraztun bakar batez (base pirimidikoa) edo bi eraztunez (base purikoa) osatua egon daiteke. Hiru base pirimidiniko mota daude, zitosina ( C ), timina ( T ) eta uraziloa ( U ), eta bi base puriko mota, adenina ( A ) eta guanina (G).

Bi azido nukleiko mota daude: Azido desoxirribonukleikoa ( ADN) hau desoxirribosa azukreaz dago osatua eta kate bikoitza osatzen du bestalde ez da Urazilo base nitrogenatua bertan azaltzen, gainera azido fosforikoa desoxirribosaren 3 eta 5 karbonoetan lotu daiteke. Azido erribonukleikoa (ARN) hau erribosa azukreaz dago osatua eta kable bakarra osatzen du bestalde Timina base nitrogenatua ez da inoiz azaltzen, gainera azido fosforikoa 2, 3 eta 5 karbonoetan lotu daiteke.

ADN eta ARN-ak proteinen sintesien arduradunak dira. Proteinen sintesia, aminoazidoen katea eraikitzea da, eta hau aldiz, ezaugarri genetiko bat sortzea. Kate lineala denez, oinarri nitrogenatuek ordena edo sekuentzia jakin bat beteko dute. Azido nukleikoak informaziozko molekulak dira. Euren funtzioa informazioa ematea da.

[aldatu] ADNaren egitura

ADNa bi desoxirribonukleotido-kateez osatuta dago, eta base nitrogenodun adenina, guanina, zitosina edo timina izan daitezke. Bere egitura molekularrak bi kateek eratutako helize bikoitz baten forma hartzen du, base nitrogenatuak aurrez aurre kokaturik dituela, halako moldez, non A baten aurrean T bat kokatzen den beti, eta G baten aurrean C bat. Base puriko bat (tamaina handiagokoa) base pirimidiniko baten (tamaina txikiagokoa) aurrean geratzen denez beti, katea bikoitzaren zabalera konstantea mantentzen da.

Fenomeno horri base-parekatzea deritzo eta hari esker bi kateak osagarriak dira, hau da, katea baten baseen sekuentzia ezagutzen bada, bestearena ondoriozta daiteke. ADN helize bikoitza da kateak osagarriak dira, elkarren aurkakoak dira, oinarriak bata bestearen aurkakoak direnez gero; gainera, antiparaleloak dira.

ADNa zelula eukariotikoen nukleoan aurkitzen da. Nukleo horietan proteinekin elkartu eta kromatina-harizpiak sortzen dira, hauek zelula zatitzen denean agerian geratuko diren kromosomak eratzeko biribilkatzen dira. Gainera, plastoetan eta mitokondrietan ere ADN dago. Zelula prokariotikoetan zitoplasman sakabanatuta aurkitzen da, eraztun-formarekin eta proteinekin elkartu gabe.

Esan ohi dugu ADNaren funtzioa material genetikoa izatea dela, bi arrazoiengatik:

  1. Karaktere hereditarioak zehazten dituen informazio genetikoaren molekula eramailea da. Informazio hori base nitrogenodunen (A, G, C, T) sekuentzian gordeta dago, eta espezie bakoitzak sekuentzia zehatz bat du. Beraz, espezifikotasuna duen molekula bat da.

ADN zati bakoitzaren base-sekuentziak, ordenak, alegia, proteinen aminoazido-sekuentzia zehazten du, organismo bakoitzaren zelula bakoitzak irakurtzen dakien eta, dagokion proteinara itzuliko duen, kable edo kode bat izango balitz bezala (kode genetikoa). Proteina baten sintesia gidatu eta horrela karaktere bat zehazten duen ADN zati bakoitzari gene deritzogu. ADN: informazio molekula, GEN bat esanahia da. KROMOSOMAK: DNAaren zatiak, 46-tan banatuak gure espezieen. Kromosoma baten barnean milaka gen= proteina bat sortzeko informazio guztia duen DNA-ren zatia.

  1. ADNa bikoizteko gai da, alegia, bere buruaren kopiak egiteko, eta horregatik transmiti dezake bere informazio genetikoa. Zelula bat zatitzen denean, zati bakoitzak ADN kopia bat jasotzen du kromosoma moduan, ondorioz, zelula berriak, baita zelula-ama ere, berdin-berdinak izango dira.

[aldatu] Azido erribonukleikoa edo ARN

Oro har, adenina, guanina, zitosina eta urazilo (timina ordez) dituen erribonukleotido-katea bakar batek eratzen du. Kate laburragoa da eta forma lineala du, partzialki toles daitekeen arren. Ohikoa ez bada ere, birus batuen ARNa katea bikoitzekoa izan daiteke, gripearen edo HIESaren birusen kasuetan bezala.

ARN mota guztiak ADN sekuentzien kopiak dira; ARNaren kokapena, funtzio eta motak elkarri lotuak daude.

  • ARN erribosomikoak (ARNe) proteina-konplexu bat osatzen du erribosomak eratuz; hau da, proteinak sintetizatzen diren organuluak.
  • ARN mezularia (ARNm) hari bakarreko kate lineala da; ADNaren informazio genetiko a zitoplasmara eramaten du, proteinen sintesia egiteko. Nukleoan sortzen da gene jakin baten sekuentzia kopiatzerakoan. Aipatzekoa da, ARNm eratzen ari den bitartean, ADNan adenina bat aurkitzen denean, timinaren ordez beti uraziloa sartuko dela ARN katean.

Aurrerago zitoplasmara pasa eta erribosmekin elkartuko da, non proteinara itzuliko da. ARN mota honek, hortaz, gene bakoitzean, hots ADNan kodifikatutako mezua, “proteina-produkzio zentroraino” darama, hartatik datorkio mezulari izena.

  • ARN transferentziazkoak (ARNt). Hirusta egitura dauka; zati batzuetan oinarriak elkartu eta besteetan, berriz, bukleak sortzen dira, elkartzerik ez dagoenez gero. Ez-ohiko oinarriak dituzten nukleotido batzuk ditu eta, izenak berak adierazten duenez, zitoplasmako zati disolbagarrian dago. Zitoplasman aminoazidoak erakarri eta erribosometara eramaten ditu: leku egokian uzten ditu, ARNak proteinak sintetizatzeko duen sekuentziaren arabera. Oinarri jakin batzuk kontuak hartuz, ARNt molekula bakoitza aminoazido zehatz batera elkartzen da. Zelulan duen egiturak boomerang edo “L” alderantzikatu baten itxura hartzen du.

[aldatu] Azido nukleikoen jarduera biologikoa

ADNak informazio genetikoa darama. Beraz, molekula horrek pilatu egiten du zelula batetik bestera belaunaldiz belaunaldi doan informazioa. Zelula eukariotikoetan nukleoan dago eta prokariotikoetran, berriz, protoplasman

ARN mezularia ADNaren kopia partziala da; nukleotik kanpo dagoenean, aminoazidoen hizkuntzaren bidez adieraziko da, ARNr eta ARNt-ei esker. Beste era batera esanda, ADNan zelula osatzen duten proteina guztiak sortzeko informazioa dago. Kontutan izanik entzima guztiak proteinak direla eta entzimak zeluletako erreakzio kimiko guztien ardura duten molekulak direla, hobeto ohartuko gara azido nukleikoen funtzioren garrantziaz.

Geneak ADNz osatzen dira. Nukleotidoen hizkuntzan “idatzita”daude. Zelulan, pilatu eta ugaltze hizkuntza hori aminoazidoen hizkuntzara itzultzen da. Itzulpena, berriz, kode genetikoaren bidez egiten da, edo hiru nukleotidoen oinarriak eta aminoazido baten arteko baliokidetasunaren bidez. Oinarrien ordena aminoazido ordena bati egokitzen zaio –sekuentzia-. Kontutan hartuta proteinen egitura eta funtzioa aminoazido sekuentzia baten araberakoa direla, erraz ulertzen da geneetan funtzio zelularrak “idatzita egotea”.

Entzimak ADNaren osaketa katalizatzen du eta horrek ARNm-ak sortzen ditu, gero horiek itzultzerako. ARNek parte hartzen dute informazio genetikoaren transkripzioan eta itzulpenean

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com