Venancio Perez
Wikipedia(e)tik
Venancio Perez Garcia (1921eko apirilaren 22a - 2006ko abenduaren 18a), Venancio izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Sestaoarra jaiotzez, 1945. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Aurretik Barakaldo eta Erandioko futbol taldeetan aritua zelarik. Guztira, zazpi denboraldi egin zituen taldean, 1945etik 1952. urtera bitarte. Bi errege kopa irabazi zituen eta 68 gol sartu.
Espainiar selekzioarekin hamalau aldiz jokatu zuen, debuta 1949. urtean egin zuelarik.
[aldatu] Taldeak
- 1943-1945: Barakaldo
- 1945-1947: Bilboko Athletic Kluba
- 1947-1949: Erandio
- 1949-1952: Bilboko Athletic Kluba