Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Teresa Avilakoa - Wikipedia

Teresa Avilakoa

Wikipedia(e)tik

Santa Teresa Rubensen margolanean
Handitu
Santa Teresa Rubensen margolanean
Alonso del Arco-ren margolanean
Handitu
Alonso del Arco-ren margolanean

Santa Teresa Avilakoa, benetako izenez Teresa Sanchez de Cepeda y Ahumada (Avila, Espainia, 1515 martxoaren 28 - Alba de Tormes, Salamanca, 1582 urriaren 4a / 15a) erlijioso karmeldar eta idazle izan zen. Karmel Mendiko Andre Mariaren ordenako lekaime oinutsen ordena sortu zuen, Gurutzeko Jon deunarekin batera karmeldarren ordenako erreformatzaile garrantzitsuena izan zen. Horrez gainera, eliza katolikoko doktore da.

[aldatu] Biografia

Uste da Teresaren aita kristautasunera bihurtutako judutarra zela. Teresa Sanchez Cepeda Dávila y Ahumada zen bere benetako izena, baina bere gaztaroan Teresa de Ahumada soilik erabili zuen, eta Erreforma karmeldarraren ostean abizena kendu eta bere ordez Jesusena jarri zuen (Teresa Jesuserena, alegia).

Txikitatik martirien testigantzek liluratu zuten, eta bere neba batekin batera musulmanen lurraldera joatea erabaki zuen limosna eskatzera, horrela musulmanek hil eta martiri bihurtuko zelakoan. Azkenean amets horiek albo batera utzi eta erlijiosa izateko gogoa piztu zitzaion.

Zaldunen historiak atsegin zituen txikitatik, baina bere aitaren ustez horiek ez ziren neskatila batentzako gauza egokiak, eta ohitura hori ezabatzeko Avilako Santa Mariaren konbentuan sartu zuen. Gaixoaldi baten ondoren, 1534an, profesa egin zen Avilako Gizakundearen komentuan.

Berak kontatzen duenez, 1539an San Joseren laguntzaz sendatu zen. Ordundik aurrera hainbat aldiz aitortu zuen Jesu Kristo agertu zitzaiola. 1559-1561 bitartean hainbat gainezkaldi edo extasi izan zituen, bere otoitz bizitza sakondu zuen horrela. Urte horretatik aurrera konbentu berriak sortzen hasi zen. Pio IV.ak Avilako San Joseren konbentua sortzeko baimena eman zion, San Joseren lekaime karmeldar oinutsen ordenari hasiera emanez.

Lekaime hauek aurreko karmeldarrek baino barau zorrotzagoak eta bizitza zurrunagoa egiten zuten. Gurutzeko Jon deunaren laguntzarekin, erreforma karmeldar fraileetara ere hedatu zen, eta behin Ordenako nagusien baimena lortuta arin zabaldu zen Gaztela eta Andaluzian zehar bereziki.

1582ko urriaren 4an hil zen Alba de Tormes hirian (Salamancako probintzia). 1614an Paulo V.ak dohatsu izendatu zuen, 1622an Gregorio XV.ak santu egin zuen eta 1970ean Paulo VI.ak Sienako Katalinarekin batera Eliza Katolikoko lehen emakume doktore izendatu zuen.

[aldatu] Ospakizuna

Bere jaieguna urriaren 15ean ospatzen da, hil zen urte berean Gaztelan egutegi gregoriotarra abian ipini zelako eta egutegi berri honekin bere heriotz eguna urriaren 4a izan beharrean 15a zelako.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com