Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Rembrandt van Rijn - Wikipedia

Rembrandt van Rijn

Wikipedia(e)tik

Rembrandt Harmenszoon Van Rijn (Leiden (Herbehereak), 1606ko uztailaren 15a - Amsterdam (Herbehereak), 1669ko urriaren 4a) margolari eta grabatzaile nederlandarra izan zen.

Kalbindar baten semea izan zen, eta Bibliaren eta kultura klasikoaren ezagutza sakona izan zuen gaztetatik. Leidengo unibertsitatea utzi eta Jacob van Swanenburch eta Pieter Lanstman pintoreen lantegietan hasi zen ikasten pinturaren nahiz grabatuen teknikak. Aipatutako bi irakasleak, berriz, Carraci anaien eta Caravaggio pintore handien ikasleak izan ziren eta argi-ilunaren teknika menderatzen zuten; geroago Rembrandt-en lanetan eragin handia izan zuen teknika hark. Amsterdamgo hirian flandiar arearen oparotasunarekin topo egin zuen eta XVI. mendeko holandar eta ingeles maisuez arduratu zen. 1627an Leiden-a itzuli zen eta berezko estiloa eta teknika zehatza erakutsiz, autoerretratu ugari margotu zituen, garaikoen txaloak merezi izan zituenak, eta ondorioz ikasle ugari izateko egokiera eman zionak. Amsterdamen hartu zuen bizilekua betiko 1631n eta arrakasta handia izan zuen hiriko erdi-goi mailako biztanleei erretratuak eginez. Garai hartan pintatu zuen Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia koadro ospetsua. Saskia van Uylenburgh andere aberatsarekin ezkondu zen 1634an eta agerian geratu zen pintoreak gizarte nahiz diru mailan izan zuen hobekuntza, emazteari eta bere buruari eginiko autoerretrauetan ikusten den bezala. Zoritxarrezko urteak iritsi zitzaizkion ondoren, bizitzako lehen hilabeteetan hil baizitzaizkion bere lehen hiru seme-alabak eta emaztea 1642an. 1641.ean jaiotako Titus semea salbatu zen soilik. Garai hartan margotu zuen bera maisulanik goraipatuena, Frans Banning Cocq kapitainaren eta Willem van Ruytenburchtenientearen konpainia edo Gaueko erronda-z ezagunagoa. Koadro honetan rembrandt pintorearen ezaugarri nagusiak biltzen dira: pertsonaiak koadroan antolatzeko era, argi eta itzalen teknika zehatza, xehetasunak eta eszena beraren dinamismoa. Erretratu ugari eta erlijio gaiak adierazten zituzten koadroak pintatzeko parada izan zuen emaztearengandik jasotako ondasunari eta Europa guztian zehar zabaldu zen bere pinturaren ospeari esker. Bildumagile eta arte-merkatari bihurtu zen ondoren eta Hendrickje Stoffels gaztearekin izan zituen harremanen ondorioz jaio zen Cornelia, haren alaba (1949). Bere jauregi handiaren ordainketak eta Ingalaterraren aurakako gerraren ondorioz arte-merkatariaren negozioen gainbehera zirela eta, porrot egin zuen eta etxea saltzeaz gainera bere obrak nahiz bildutakoak saldu behar izan zituen. Bere bizitzako azken urteetan buru-belarri pintatzeari ekin zion eta mailarik gorena lortu zuen bere pinturak garai hartan. XVII. mendeko pintore-sortzaile eraginkorrena izan zen eta ondorengo artisten maisu eredugarria. Beste zenbait lan:

- Autoerretratua saskiarekin

- Isaak-en eskaintza

- Hendrickje ohean

- Betsabe David-en eskutitzarekin

- Erreka batean bainatzen ari den neskatxa baten erretratua

- Jesus eta emakume samaritarra

- Jose eta Putifar-en emaztea Bataboen konspirazioa

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com