Partit Socialista Unificat de Catalunya
Wikipedia(e)tik
PSUC edo Partit Socialista Unificat de Catalunya Kataluniako alderdi komunista zen.
1936ko Uztailaren 23an sortu zen Unió Socialista de Catalunya, Partit Comunista de Catalunya, Partit Català Proletari eta Kataluniako PSOE batu zirenean.
Espainiako Gerra Zibilean zehar Kataluniako Generalitatean gobernua osatzen zuen beste alderdi antifaxistekin. Gainera PSUC-ek, Sobiet Batasunaren babesa eta POUM eta FAIko anarkistekin gatazkak izan zituen.
Frankismoan zehar legez kanpoko alderdia izan zen.
1977an, PCEk baino pixkat geroxeago lortu zuen legalizazioa.
1990ean, krisi baten ondorioz, PSUC alderdia egiturarik gabe gelditu zen eta ICV alderdiarekin bat egin zuen. 1998an, PSUC-eko kide batzuk alderditik alde eta PSUC-viu alderdia sortu zuten Esquerra Unida i Alternativa (EUia) alderdiaren barruan. Haien artean Ramon Luque, Antoni Luchetti, Alfred Clemente eta Gregori Lopez Raimundo, buruzagi historiko komunista, zeuden.
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |