Leonhard Euler
Wikipedia(e)tik
Leonhard Euler (1707-1783), matematikari suizarra. Historiako matematikari handienetakokoa Arkimedes, Newton eta Gauss-ekin batera, eta argitaratutako lan kopuruari begiratuz gero emankorrena dudarik gabe.
[aldatu] Bizitza
Leonhard Euler 1707ko apirilaren 15ean jaio zen en Basilean(Suiza).
Johann Bernoulliren dizipulu izan zen, baina azkar gainditu zuen bere maisuaren gaitasun matematikoa. Bere ibilbide profesionala Berlingo eta Zientzien Akademiab eta San Petersburgon egin zuen. Bere bizitzako urte asko egin zituen Errusian. Federiko Handiaren babespean egon zen, eta eztabaida metafisiko biziak izan zituen haren gortean Voltaire-rekin.
Begi batetik ikusmena galdu zuen, eta beste begiko bista ere galduz joan zen pixkanaka. Horrek ordea ez zuen bere ibilbide matematikoa oztopatu, ekarpen ugari egiten jarraitu zuelarik, baita 1766ean ikusmena erabat galdu ondoren ere. Heriotza arte jarraitu zuen bere matematika jardunarekin.
1783ko irailaren 18an hil zen San Petersburgon(Errusia).