Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Kilimanjaro - Wikipedia

Kilimanjaro

Wikipedia(e)tik

Kilimanjaro sumendia
Handitu
Kilimanjaro sumendia

Kilimanjaro sumendia izen bereko parke nazionalean kokatzen da, Tanzanian 5.895 metroko altuera du eta Afrikako gailurrik altuena eta munduko sumendirik altuenetako bat da.

Hiru krater dituen estratu-sumendia da eta elur iraunkorrak ditu, bere gailurrean dagoen glaziarearen ondorioz. Azken urteotan kezka handia sortu du glaziarearen lodierak eta hedadurak jasan duen murrizketak.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Rift haranaren ekialdeko ertzean egoteagatik, Kilimanjaro mendia,Pleistozeno garaian aktibitate handia izan zuena, ez dago afrikar lautadan guztiz isolatua, ekialdetik hego-ekialdera hedatzen den ardatz batean kokatutako beste hiru kono bolkanikoz inguratua baizik. Hauetariko zaharrena mendebaldean dagoen Shira (3962 m) da, Mawenzi (5149 m) ekialdean dago eta bien tartean, Kibo, berriena, oraindik aktibitatea duena, fumarola moduan. Mawenzi eta Kibo artean 3600 ha inguruko lautada bat dago, "aulkia" izenez ezagutua (the Saddle, ingelesez). Afrikako altuerako tundra eskualderik handiena da.

[aldatu] Izena

Mendiaren satelite bidezko argazkia
Handitu
Mendiaren satelite bidezko argazkia

Izena enigma bat da oraindik. Swahilierazko kilima (mendixka) eta njaro (hotzaren deabrua) hitzetatik etor daiteke, baita njaros (karabanak) esamoldetik ere, Zanzibarreko arabiarren esklabu konboien aipuz. Izan ere, hauek garai batean Kilimanjaro inguruan geldialdia egiteko ohitura zuten. Beste batzuen ustez njare (ur iturria) hitza dago jatorrian. Masaiek Ngage Ngai (jainkoaren egoitza) deitzen dute.

Chagga-ek ez diote inoiz izenik eman mendi honi. Sumendi zuri handia bakarrik bereizten dute, Kibo (itxaropena) izenez, zorionaren eta betikotasunaren ikurra da, ekialdean dagoen Mawenzi (5149 m) gailur beltza gaitzarekin lotzen duten bitartean. Mendebaldean dagoen Shira gailurrak 3962 metro besterik ez ditu. Gailur nagusia, Kibo, 2500 metroko diametroko galdara da.

Horretaz gainera, aditu batzuek diotenez, kilima euskarazko hitzetik etor daiteke. Bertan hasi ziren ohitura honekin.

[aldatu] Historia

XIX. mendearen aurretik, Ptolomeo geografilari egipziarrarenak bezalako kronika bitxi batzuk Afrikaren hegoaldean "mendi zuri" bat dagoela esaten digute. 1845ean, William Cooley geografilari britainiarrak Afrika Ekialdeko mendirik ezagunena, Kilimanjara, arroka gorriz estalia dagoela esaten digu.

1848ko maiatzean, misiolari batek, Joseph Rebmannek, chagga lurraldea aztertzen du eta mendira gerturatzen da: «Goizeko 10ak aldera, mendi handi baten gailurrean zerbait txuria ikusi nuen eta lainoak zirela uste izan nuen, baina nire gidariak hotza zela esan zidan, orduan ezagutu nuen atsegin handiz europearrok elur bezala ezagutzen dugun lagun zaharra". Aurkikuntza hura, 1849ko apirilean Church Missionary Intelligencer-en kontatu zena, Londresen eztabaidatu zen.

[aldatu] Gaur egungo Kilimanjaro

Kilimanjaroko glaziarea
Handitu
Kilimanjaroko glaziarea

Kilimanjaroa Kilimanjaro National Park deritzonak babestua dago.

Gailurreko glaziareak urtzen ari dira eta 1900ean 12 km² bazituzten ere, gaur egun ez dituzte 2 km² besterik estaltzen. Erritmo honekin jarraituz gero 2020 ingururako desagertuko dira. Berotze globala ez da aski fenomeno hau azaltzeko, baliteke arrazoietako bat aktibitate bolkanikoaren berraktibazio motela izatea, fumarolen bidez ikus daitekeena.

Igoera teknikoki erraza da, baina luzea eta nekeza, hotzaren eta altueraren ondorioz. Biderik arruntena Marangu izenekoa da. Honez gain, Machame, Mweka eta Shira bideak ere badaude. Urtero 20.000 pertsona inguru saiatzen da gailurrera iristen. Kopuru hau Tanzaniako agintariek kontrolatzen dute. Parkean sartzeko 500$ inguru ordaindu behar da.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com