Kepa Junkera
Wikipedia(e)tik
Kepa Junkera musikari bilbotarra (Errekalde auzoa, 1965) da gaur egun eta munduan zehar dagoen trikitilaririk ezagunena. Munduko beste musika mota batzuekin bilatu dituen bat-egiteak hasiera-hasieratik ohikoak izan dira bere lanetan.
Diskoez gain, hainbat kolaborazio egin ditu, bere hastapenetan Oskorrirekin (1983tik) eta denbora pasa ahala beste talde eta bakarlari handi batzuekin: The Chieftains, Carlos Nuñez, Tomas San Miguel, La Bottine Souriante, Alasdair Fraser, Hevia, Justin Vali, La Musgaña eta Xose Manuel Budiño, besteak beste.
Halaber, Bilboko Aste Nagusiaren "Mari Jaia dator" abestiaren musika berea da.
2004an "Latin Grammy Award" saria eskuratu zuen.
Azkenik, Lur Soinuak izeneko musika-eskolaren arduradun nagusia da, bai eta Euskal Txalaparta Konpainiarena (ETXAK) eta BALEA grabatze-estudioarena ere.
[aldatu] Diskografia
- 1986- "Infernuko Auspoa" (Zabaleta eta Motrikurekin batera)
- 1990- "Triki Up" (Zabaleta eta Imanolekin batera)
- 1991- "Trikitixa Zoom"
- 1993- "Trans-Europe Diatonique" (John Kirkpatricketa Riccardo Tesirekin batera)
- 1994- "Kalejira Al-buk"
- 1995- "Lau eskutara" (Julio Pereirarekin batera)
- 1996- "Leonen orroak" (Ibon Koteronekin batera)
- 1998- "Bilbao 00:00h" (Zuzenean)
- 2000- "Tricky!" (Bilduma)
- 2001- "Maren"
- 2003- "K"
- 2004- "Athletic Bihotzez"
- 2006- "Hiri"