Galia
Wikipedia(e)tik
Galia (latinez Gallia, grekoz Galatia) Antzinatean Mendebalde Europako eskualde batek zeukan izena da, non gaur egun Frantzia, Belgika, mendebaldeko Suitza, eta Herbeheretako zein Alemaniako zatiak dauden.
Julio Zesarrek Galia hiru zatitan banandu zuen: akitaniarrak, galiarrak eta belgiarrak. Gaur egun, hizkuntzaren arabera sailkatzen dira Galiako tribuak. Akitaniarrak euskararen era bat hitz eginen zuten, eta galiarrak eta belgiarrak, ordea, galieraren dialekto bat.