CSS
Wikipedia(e)tik
Kaskadako estilo-orriak edo CSS (ingelesez, Cascading Style Sheets) HTML edo XML (beraz, XHTML ere bai) lengoaian egituratutako dokumentu baten aurkezpena definitzeko balio duen lengoaia da. W3C da beronen definizioa mantentzen duen erakundea.
CSS lengoaiaren helburu nagusia dokumentu baten edukia eta aurkezpena bereiztea da.
[aldatu] Abantailak
- Webgune oso baten aurkezpena bateratzeko aukera, eguneraketak egiteko denbora aurreztea ahalbidetzen duelarik.
- Irisgarritasuna hobetzen da, nabigatzaileek estilo-orri lokal bat zehaztea ahalbidetzen baitiete erabiltzaileei. Esate baterako, ikusmen arazoak dituztenek letra-tamaina handitzeko edo kolore ikusgarriagoak erabiltzeko aukera daukate.
- Web orrialde batek estilo-orri ezberdinak izan ditzake, gailu ezberdinetara egokitzeko, eta baita erabiltzaileak aukeratu dezan ere.
- HTML kodearen tamaina asko txikitzen da eta ulergarriagoa da.
[aldatu] CSS bidezko maketatzea
HTML kodearen erabilpen soilarekin ohitura handia da maketatzea burutzeko taulak erabiltzea. CSS estilo-orrien erabilpenarekin ordea, kapak erabiltzen dira lan hau burutzeko. Taulak tabulatuta doan informazioa erakusteko baino ez dira behar. Honenbestez, web orrialdeek kargatzeko behar duten denbora ere izugarri txikitzen da.
Maketatze lanak burutzeko <div></div> etiketa erabiliena den arren, berau gehiegitan erabiltzea saihestea ere komeni da, kodearen ulergarritasuna mantentzeko. Hori dela-eta, <span></span>, <p></p>, <h1></h1> eta beste etiketa ugari ere maketatzeko erabil daitezke.
Hona hemen <div></div> etiketa erabiltzen duen maketatze adibide sinplea:
Adibidea.html ... <body> <div class="kapa"> Hau web orrialde honetan kapa bat izango da. </div> </body> ...
Adibidea.css ... .kapa { background-color: #ccc; color: #000; width: 200px; } ...