Bihilis
Wikipedia(e)tik
Bihilis (frantsesez Messidor) egutegi errepublikarreko hamargarren hilabetea da.
Egutegi gregoriotarrarekin alderatua, ekainaren 19tik uztailaren 18ra luzatzen da gutxi gorabehera, urtearen arabera. Cancer zeinuaren garaiarekin koinziditzen du gutxi gorabehera.
Jatorria « galburu edo bihi uhinkaretatik eta uzta urrekaretatik dator, ekainetik uztailera zelaiak estaltzen dituztenak », egutegia ezartzeko komisio nazionalaren arabera. Uzta garai hau Ipar Hemisferioan izaten da urte sasoi honetan, egutegia unibertsala izateko asmoaren aurka.
Egutegi errepublikarra | ||
---|---|---|
Udazkena: Mahaxte • Lainote • Izozte |