Berolis
Wikipedia(e)tik
Berolis (frantsesez Thermidor) egutegi errepublikarreko hamaikagarren hilabetea da.
Egutegi gregoriotarrarekin alderatua, uztailaren 19tik abuztuaren 17ra luzatzen da gutxi gorabehera, urtearen arabera. Leo zeinuaren garaiarekin koinziditzen du gutxi gorabehera.
Jatorria « airea besarkatzen duen bero eguzkitar eta lurtarretik dator, uztailetik abuztura izaten dena», egutegia ezartzeko komisio nazionalaren arabera. Bero garai hau Ipar Hemisferioan izaten da urte sasoi honetan, egutegia unibertsala izateko asmoaren aurka.
Egutegi errepublikarra | ||
---|---|---|
Udazkena: Mahaxte • Lainote • Izozte |