Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Berri Txarrak - Wikipedia

Berri Txarrak

Wikipedia(e)tik

Berri Txarrak
Datuak
Ezizenak BTX
Jatorria Lekunberri (Nafarroa)
Musika mota Rock
Urteak 1994 - gaur egun
Disketxeak Gor Diskak
Webgunea www.berritxarrak.net
Taldekideak
Gorka Urbizu
Aitor Goikoetxea
Mikel Lopez Rubio
Lehenagoko taldekideak
Aitor Oreja

Berri Txarrak 1994ean Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.

Gor disketxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen talde dugu, inkonformista eta kritikoa eta ikutu poetikoz zipriztindua. Baliteke nazioarteko mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuena izatea, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.

Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea, Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.

2001ko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, Eskuak / Ukabilak. Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).

Laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zen, Libre (c) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri, hardcorea, metala eta emo estiloa batuz. "Denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak kolaboratu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).

Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.

[aldatu] Taldekideak

  • Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra).
  • Aitor Goikoetxea (bateria).
  • Mikel Lopez Rubio (baxua).

[aldatu] Diskografia

Sei lan atera dituzte, hautetatik bost komertzializatuak izan dira.

Honez gain, beste zenbait bildumatan hartu dute parte:

  • 'Nafarroa, Hitza Dantzan' (Gor, 2001).
  • 'Navarra, tierra de rock / Rock Lurraldea'.
  • 'Tributo a Judas Priest' (Zero Records, 2000).
  • 'Bisai Berriak', 2002an Elorrion ospatu zen Gazte Topagunerako idatzia.

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak
Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com